Euskararen 'gramatika bizia'
Ibon Sarasolak 87 liburutako hitz eta esamoldeak bildu ditu Interneten zalantzak argitzeko
Milioika hitz, esaldi eta esa-moldez osaturiko datu base berria kontsulta daiteke Interneten joan den azaroaren 22az geroztik, euskaraz idaztean sortu ohi diren zalantzak gaur egungo idazlerik nabarmenenen laguntzaz argitu ahal izateko. Euskal Herriko Unibertsitatearen (www.ehu.es/euskara-orria) eta Euskararen Donostiako Patronatuaren (www.euskaraz.net) webguneetan eskegita dagoen Ereduzko prosa gaur izeneko proiektu honetarako, euskaraz idatzitako 87 liburu arakatu dira zalantzazko hitz, esaldi eta esa-moldeen erabilera literarioak internauta guztien esku uzteko.
"Aspaldiko ideia zen, eta aspaldiko premia ere bai", azaldu du proiektua zuzendu duen Ibon Sarasola idazle eta euskaltzainak. "Behar-beharrezkoa zen, ongi idazten dutenek nola idazten duten erakustea, tradiziotik zer hartu duten eta zer baztertu duten jakiteko", gaineratu du.
Horretarako, egungo euskal idazlerik onenen 87 liburu aukeratu eta Interneten jarri dituzte testu hauetan erabiltzen diren hitz eta esapideez zalantzak dituen edonork kontsulta ahal ditzan. Tresna berri honek eskaintzen dituen abantailetako bat, zalantzazko hitz eta esaldiak beren testuinguru literarioetan ikusteko aukera da.
Bestalde, programa berri honek informazioa ematen du, baina ez araurik, ez baitu aztertzen erabilera zuzena edo okerra den, azken erabakia erabiltzailearen esku utziz. Sarasolaren ustetan, Ereduzko prosa gaur tresna "indartsu eta baliagarria" izan daiteke beste hainbat helburutarako.
Liburuen hautaketa
Proiektuaren corpusa osatzeko erabili diren liburuen aukeraketa "sudurrarekin" egin duela dio Sarasolak " irakurriz, irakurriz eta irakurriz". Orohar, esapidearen oreka egokia mantentzen duten liburuak izan ditu kontuan euskaltzainak, elementuak nola antolatu diren eta ekarpen bakoitzak aberastasun linguistikoaren aldetik interesik duen ala ez gogoan hartuz. "Argota erabiltzen duten idazleak edo hitzak asmatzen dituztenak ere bildu ditugu, garrantzi handikotzat jo baititugu haien ekarpenak, ongi asmatuak eta ongi erabiliak dauden kontsideratu gabe", zehaztu du.
Erabiltzaileek senez jokatzen dutela pentsatuz landu du Ibon Sarasolak datu base berri hau, aukeratzeko gaitasuna idazleen eta kontsulta egiten dutenen esku utziz. "Proiektu honen bidez, hizkuntzaren inguruan gertatu diren berritasunak erakutsi nahi izan ditugu, beste hizkuntzetan egiten den bezalaxe, guztietan asmatzen baitira hitz berriak, nahiz eta horietako asko bidean gelditzen diren", esan du.
Nolanahi ere, Ereduzko prosa gaur izeneko ekimen hau ez dago itxita, interesgarriak izan litezkeen liburu asko bidean gelditu baitira. Oraingo datu basea aberastu eta proiektuaren gaurkotasunari eusteko, udaberrirako, 140 liburutako hitz, esaldi eta esamoldeak biltzea espero du Sarasolak.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
¿Tienes una suscripción de empresa? Accede aquí para contratar más cuentas.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.
Archivado En
Últimas noticias
El Tribunal de Justicia de la UE condena a España por incumplir la normativa europea sobre aguas residuales urbanas
El pleno del Ayuntamiento de Barcelona señala el “fracaso” del gobierno de Jaume Collboni en la gestión del sinhogarismo
Avisos naranjas en cuatro comunidades y un fin de semana de lluvias, nieve y frío invernal
María Guardiola alienta la idea del pucherazo en Extremadura tras 48 horas de silencio: “El derecho a votar se ha hurtado”
Lo más visto
- El Supremo condena a ‘Okdiario’ y a Eduardo Inda por intromisión en el honor de Iglesias al acusarle de cobrar de Venezuela
- Los hijos de Isak Andic negocian un acuerdo para pagar 27 millones a la pareja del empresario y cerrar el conflicto por el legado
- Irene Escolar: “Si la gente se droga es porque encuentra en ello una anestesia que necesita. Negarlo es absurdo”
- La asociación mayoritaria de guardias civiles no está de acuerdo con la DGT en sustituir los triángulos por la baliza V16
- Eduardo Casanova anuncia que tiene VIH: “Hoy rompo este silencio tan doloroso”




























































