Hatza mapa gainean
Krimeako guda galdu ondoren, modernizaziorako unea heldu zela erabaki zuen Errusiako gobernuak; ahalegin horren gakoetako batek, halabeharrez, garraioa izan behar zuen: trenbide sare bat eraikitzea premiazkoa zen. Lehenengo lerro handiak Errusiako hiririk garrantzitsuenak elkartuko zituen: Mosku eta San Petersburgo. Ingeniariek iritzia eskatu zioten Tsarrari burdinbideak zeharkatuko zituen lurrei buruz. Orduan, Alexandro II.ak, arkatz bat hartu, eta lerro zuzen-zuzen bat marraztu zuen bi hirien artean. Baina erregela, antza, ez zen nahikoa luzea: Tsarra bere hatzaz baliatu zen lerroa luzatzeko, eta, ondorioz, San Petersburgo eta Mosku arteko lerroak bihurgune bakarra dauka, Alexandro II.aren hatzaren puntaren forma berbera duena, hain zuzen ere.
Bihurgune horretan hainbat istripu gertatu zen hurrengo urteetan; larriena 1875 urtean jazo zen: deskarrilatze baten ondorioz hirurogeita hamabi pertsonek galdu zuten bizitza. Hildakoen artean Piotr Vasilitx Belokurov gaztearen ama zegoen. Piotrek beti egotzi izan zion istripuaren ardura Tsarrari, eta hura izango zen, nork daki, nihilistekin bat egitera eraman zuen arrazoia. Hiru atentatutatik onik ateratzea lortu zuen Alexandro II.ak; 1881eko martxoan, ordea, ezin izan zion laugarrenari ihes egin: bonba baten eztandak bete-betean harrapatu zuen hiriburuko kale batean. Atentatua prestatu zuen taldeko partaide zen Piotr Vasilitx.
Ez zuten berehala harrapatu, baina, azkenean, 1887an, Okranak, Errusiako polizia sekretuak, atxilotu zuen, eta Piotr Vasilitxek Siberiarako bidea hartu behar izan zuen, berrogei urtez lan bortxatuak egitera kondenatuta. Garai benetan latzak izan ziren berarentzat, eta Errusiarekiko gorroto bizia sortu zen bere baitan, denborarekin handitzen joan zena. Ez zuen ulertzen zer dela eta Errusiako herriak permititzen zuen halako krudelkeriarik; zer dela eta ez zen altxatzen errejimen kriminal horren aurka.
Azkenean, 1917ko otsaileko iraultzaren osteko amnistietako baten ondorioz askatu zutenean, ideia bakarra zuen buruan: Errusiatik joatea, errusiar izateari uztea. Piotr Vasilitxek berrogeita hamahiru urte zituen orduan, eta giltzapean igarotako aldi luzearen ordain bakarra etsipen infinitua izan zen. Iraultzaren promesek ez zuten berarentzat ezer balio, eta, ahal izan zuen bezain laster, Errusiatik alde egin zuen.
Finlandia hautatu zuen bizilekutzat; ezagunak zituen han eta, bestalde, erbesteratze horrek bazuen, preso ohiarentzat, ironia ukitu bat: askeago sentitzen zen, nonbait, Errusiarengandik askatasuna lortu berria zuen herrialde batean. Helsinkin aldi bat pasatu ondoren, nihilista taldekoa izandako kide baten bitartez, basozain lan erosoa lortu zuen lurjabe handi baten oihanetan, iparraldean, Suomuyarvi lakuaren inguruan.
1940an Sobietar Batasunak gerra deklaratu zion Finlandiari, eta, neguko kanpaina odoltsu eta (sobietarrentzat) kaxkar baten ondoren, bake-ituna sinatu behar izan zuen SESBak. Hala eta guztiz ere, bi bandoen arteko negoziazioak gogorrak suertatu ziren, herrialdeen arteko muga-lerro berriari zegokionean batik bat. Halako batean, ordezkaritza biak biltzen ziren gelara Stalin bera sartu zen; eztabaida ia amaituta zegoen, baina ez ziren ados jartzen kilometro gutxiko eremu baten inguruan. Stalinek minutu batzuez eztabaidatzen utzi zituen eta, azkenik, hatza mapa gainean jarri, eta, buru-keinu batez, finlandiarren eskakizunak onartzen zituela adierazi zuen. Istantean, arkatz gorriaz, muga berria marrazten hasi zen kartografoa. Baina aipatu zonara heltzean, konturatu zen han jarraitzen zuela Stalinen hatzak, geldi eta zurrun. Ez zen ausartu kentzeko esatera eta, urduri, arkatzarekin inguratu zuen... bihurgunea Finlandia aldera marraztuz. Horregatik Finlandia eta Errusiaren arteko mugan, Suomuyarvi lakuaren inguruan, itxura bitxiko sargune bat nabari da, hatz erakusle baten puntaren itxura duena.
Ehun urte betetzeko bi hilabete falta zituela, errusiar bihurtu zen, berriro ere, Piotr Vasilitx.
Egun horretan bertan zendu zen.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
¿Tienes una suscripción de empresa? Accede aquí para contratar más cuentas.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.
Archivado En
Últimas noticias
Esta es la cuantía de las pensiones mínimas en 2026, en función del tipo de prestación y de los familiares a cargo
La Generalitat se expone a indemnizaciones millonarias si el brote de peste porcina africana salió del laboratorio CReSA
Adicción al tabaco: el motivo infratratado por el que las personas con trastorno mental grave mueren entre 15 y 25 años antes
Mujeres, activistas y ecologistas cuestionan el pacto presupuestario en Sevilla: “Quien ejecuta es el PP, pero la ideología la pone Vox”
Lo más visto
- El PP de Almeida vota en contra de dedicarle a Robe Iniesta un centro juvenil porque antes quiere hablarlo con su familia
- Comprobar Lotería de Navidad 2025: consulta la lista de números premiados
- El líder groenlandés responde a Trump: “Groenlandia es nuestro país. Nuestras decisiones se toman aquí”
- Trump anuncia la construcción de un nuevo tipo de buques de guerra que llevarán su nombre: “Serán los más grandes y poderosos de la historia”
- “¿Qué se siente al ser un fracaso?“: cómo la protagonista de ‘Showgirls’ superó la humillación y abrazó la película




























































