Edukiontzia
Badut lagun bat, batzuetan adiskide min eta besteetan adiskide samin, logabeziak jota bizi dena. Logabezia zer den ez dakiena edo sekula bere bizitzan sentitu ez duena, minaren alde bat, zatirik ulergaitzena gainera, zer den jakiteke bizi da. Logabezia ez da, antza denez, erromantikoen distiraldi zentzugabe, poeten uharte neurriz kanpoko, gaueko lanen bultzatzaile hori. Sufrikario moduko zerbait da, begiak ezin itxi, begiak ezin pausa, eta, ordainez, begiek ezin har atsedenik, begiek ezin begira begiez harago.
Adiskideak, esan beharra dago, artistatzat du bere burua; alegia bere buruaz beste ezertaz ez da arduratzen, bere kabutan ez denean ere. Bakarrik bizi da etxe handi batean; tailerra garajean du, berak kalean, zabor artean, bildu dituen trastez beterik. Traste horiek, gero, lan gogorraren ondorioz, arte-objektu dira bilakatzen. Artista batek, izan ere, gauzen erroraino iristeko eta gero dena errotik aldarazteko ahalmena du. Bizikleta baten larruzko eserlekua, artistaren eskuetatik ibili ondoren, toreatzaile baten kapelu bihurtzen da. Gauak, ordea, ezin inon gorde; ihes egiten diote zulo beltz guztietatik. Horregatik, gauero, loa begietara ekarri ezinik, gauaren bila ateratzen da, eta gauak bazterretan utzitako hondarrez beterik etortzen da goizez etxera.
Berak kontatu didanez badakit behin batean hiriko auzune aberats eta dotore batean zehar alderrai zebilelarik, edukiontzi baten ondoan psikiatra baten dibana aurkitu zuela, baina ez zuela lortu, bertan etzanik ere, lorik egiterik. Irudi gaiztoak, irudi suminak, irudi inarrosleak etortzen zitzaizkion. Ez zekienez ez non ez nola eraman, hantxe utzi omen zuen. Alde egitera zihoanean, zurrunga modukoa iritsi omen zitzaion belarrietara. Dibanari begiratu zion berriro, han ez zen inor. Badaezpada ere, edukiontzia ireki eta barrura begiratu zuen. Gizon txiki bat zegoen han, lo seko, patxada ederrean, amets gozoan. Inbidia pixka bat sentitu zuela ere aitortu dit, berak, etxe dotore bat izanik nahi duena egiteko, ezin begirik bildu, eta gizon txiki batek zabor-edukiontzi batean lasai-lasai egiten.
-Zorion aurpegia zuen.
-Beharbada zoriontsu zen.
Gure bizimoduaren paradoxa baten aurrean gaudela iruditu zitzaidan. Hala esan nion. Gero eta gauza gehiago botatzen ditugu zabor artera; hainbeste ezen zaborra, gure ezaugarriaz gainera, gure izatea da. Zabor artean ibiltzeagatik, zabor gara geu ere, edukiontzi handi eta eskerga den mundu honetan. Edozein unetan bota gaitzakete bazterrera, edozein unetan desager gaitezke estoldaren batean, jakiteke nola. Horra hor gure patua, gure ametsaren amaiera: edukiontzia.
-Edukiontzian bizi da, ordea.
-Nolatan biziko da edukiontzian? Erotuta al gaude ala?
Adiskideak esan didalako badakit gizon txikia halako batean esnatu zela, izuturik eta oihuka, aurrean ikusitako gizon logabea lapurtzera zihoakiola sinetsirik. Adiskideak hitz lasaigarriak esan zizkion. Artista zela eta edukiontzietan begiratzeko ohitura zuela azaldu zion besteari, trasteak bildu eta haiek erabiliz artea egiten zuela, arte esanguratsua, arte ederra, arte sakona, munduaren salbagarri, eta desenkusatu zen molestatu izanagatik, barkatzeko mesedez. Gizon txikiak, ordainez, bere bizitzaren berri esan zion. Etorkina da, paperik eta etxerik gabea, eta edukiontzi hartan, gauez bederen, toki bat du lo egiteko, kuxkuxero eta lapur txarrek uzten diotenean bederen. Egunez, zabor bila ibiltzen da, baina ez aurkitutako trasteak gero arte-objektu bihurtzeko, jateko zerbaiten bila baizik, alegia bere burua salbatzeko eta hiltzen ez uzteko. Hiriko edukiontzi guztien mapa zuen marrazturik, non zer janari klasea botatzen zuten, zein ziren toki aberatsak eta zein pobreak, zein seguruak eta zein arriskutsuak, zein argiak eta zein ilunak. Egunsentiak hizketan harrapatu zituen, hizkta bizian, eta despeditzerakoan gizon txikiak arrautza bat oparitu zion nire adiskideri.
-Egurrezko arrautza da. Baina nik bihotz itxura emango diot.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
¿Tienes una suscripción de empresa? Accede aquí para contratar más cuentas.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.
Archivado En
Últimas noticias
Hamás acusa a Israel de “socavar el alto el fuego” en Gaza al atacar al número dos de su brazo armado
Pedri dirige y Raphinha ejecuta en el Barça de Flick
Raphinha no para hasta abatir a Osasuna
El Ayuntamiento de Valencia pide suspender el Levante-Villarreal y los dos partidos del Valencia Basket por la alerta por fuertes lluvias
Lo más visto
- Guardiola elimina la prohibición de que los jefes de servicio de la sanidad pública ejerzan en la privada y sube un 59% la derivación de pruebas
- El jefe de la misión de rescate de María Corina Machado: “Fue una de las operaciones de mayor riesgo en las que he participado”
- Rusia eleva la presión sobre la UE con una demanda para evitar que financie a Ucrania con sus activos congelados
- Los 50 mejores libros de 2025
- La Audiencia investiga a la trama de Leire Díez por intervenir en cinco operaciones que suman 132 millones




























































