Trikua esnatu zen garaiko poesia
XX. mendeko olerkari euskaldun nagusien lan bana, gaztelerara itzuliak, bildu ditu liburu b
2500. urtean euskarazko literaturaren historia idazten dutenean, ziur asko ezinbesteko mugarritzat joko dute XX. mendea. Ehun urte horietan sortu ziren, hain zuzen ere, letra unibertsalen antologietan sartzeko adina meritu bereganatu zituzten lehen lanak eta idazleak. 500 urte barru horrelako lan historiografiko batean zer idatziko ote duten igartzea -ezta horrelakorik izango ote den ere- atrebentzia handia izan daiteke. Hala ere, Peterlang argitaletxeak kaleratu berri duen 100 años de poesía liburuari errepaso azkarra egin besterik ez dago euskarazko literaturak -olerkigintzak zehazki- bereganatu duen pisuaz jabetzeko.
Liburuak euskaraz, katalanez eta galegoz idatzi duten 53 egileren poema bana aurkezten ditu,- horietako 20 euskaldunak- gaztelerara itzulita eta idazle edo kritikari banaren iruzkinarekin osatua. Euskaldunei dagokienez, XX. mendeko izen handiak ageri dira, hastekoLizardi, Lauaxeta eta Orixere, ondoren Gabriel Aresti eta Juan Mari Lekuona; eta, azkenik, gaur egun jardunean jarraitzen duten egileak, horien artean Bernardo Atxaga, Arantxa Urretabizkaia eta Felipe Juaristi.
"Gaur egungo literaturaren dialektika XX. mendean sortu da euskal literaturan" dio Mari Jose Olaziregik
Bildumaren helburu nagusia egile horien lanak euskaraz ez dakiten irakurleei hurbiltzea da, lanaren editore Joana Sabadellek azpimarratzen duenez. "Liburua ez dago pentsatuta euskara, galego edo katalan irakurleek beraien hizkuntza propioan irakur dezaten, baizik eta jatorrizko hizkuntzak egiten ez dituztenek ezezagun zaizkien literatura horiek eskuratu ahal ditzaten".
190 orrialdetan Atxagak triku baten iratzartzearen metaforarekin azaldu zuen mendearen emaitzak laburbiltzen dira. Eta emaitza horiek ez dira nolanahikoak, Mari Jose Olaziregi EHUko irakasle eta literatur kritikariaren esanetan. "Heltzen badiogu literatura XVIII. mendetik aurrera definitu den moduari, hau da, helburu estetiko hutsez idatzitako testua, bistakoa euskal literaturaren ikuspuntutik ez bakarrik loratzea, baizik eta hastapena izan dela XX. mendea", azaldu du.
Aditu honi egokitu zaio, hain zuzen ere, Urretabizkaiaren lanari buruzko iruzkina osatzea. "Oso interesgarria iruditu zait beti emakumeen ahotsaren agerpena euskal literaturan, Amaia Lasak, Urretabizkaiak berak eta gaurko Miren Agur Meabek sortu dutena. Ez nuke esango elkarren antzekotasunik dutenik, kode eta baliabide desberdinak erabiltzen baitituzte, baina badute desberdin adierazi nahi bat", azaldu du. Horren baita dago "desberdintasunaren
"Elliotek esaten zuen hilen gainean idazten dutela idazleek, aurrekoek esandakoa berridatzi, birformulatu...Dialektika hori XX. mendean sortu da euskal literaturan. Ez da izan loratzea bakarrik, baizik eta hastapena hainbat generotan", dio Euskal literaturaren historia (Labayru, 2002) idatzi zuen irakasleak.
Iritzi horrekin bat dagor Urretabizkaia bera. Haren esanetan, "XX. mendean gainditu egin dugu aurretik genuen atzerapena". "Gerrak eten handia ekarri zuen eta denbora galdu zen. Hasi hor eta gaur egun arte, liburu horretan agertzen diren egile eta olerki gehienak edozein literaturaren historian sar daitezke".
Egile horietako batzuek, gainera, aztarna sakona utzi dute gaur egungo egileengan, idazlearen iritziz. "Nik uste dut Lizardiren arrastoa guztiongan dagoela, Lauaxetarena baino nabarmenago. Lizardik poesia modernoa egin zuen, Frantzian eta Espainian egiten zenaren parekoa. Hori nabarmentzen da gaur egun ere".
Liburuan aztertutako egile gisa eta iruzkigingile gisa agertzen den Felipe Juaristi idazlearen arabera, berriz, "ikusita gaur egungo idazle gazteen lana, ez dute tradizioaren usainik ere hartu". "Hori barkagarri da ze nik ere hori egin dut. Horretaz ohartzen garenean, beste modu batean ikusten dugu tradizioa. Tradiziotik ez da guztia hartu behar, baina bere hizkuntza hartu eta gaur egunera moldatu beharra da".
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
¿Tienes una suscripción de empresa? Accede aquí para contratar más cuentas.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.
Archivado En
Últimas noticias
Un estadio mundialista rodeado de cadáveres
Estados Unidos y México unen fuerzas contra los ataques criminales de drones en la frontera
CAF aprueba 3.175 millones para impulsar el desarrollo sostenible de América Latina y el Caribe
Registro especial de la Pensión para el Bienestar de Mujeres y Personas Adultas Mayores en Michoacán: fechas y requisitos
Lo más visto
- Elon Musk, más cerca de ser el primer hombre en alcanzar una fortuna de un billón de dólares
- La UCO precipitó la detención del expresidente de la SEPI porque se percató de que lo seguían cuando iba a una cita con Leire Díez
- El rechazo de Francia y las dudas de último minuto de Italia amenazan con descarrilar la firma del acuerdo entre la UE y Mercosur
- La jueza de la dana declina citar a Sánchez porque no consta que estuviera informado “en tiempo real” por Mazón como Feijóo
- Interior nombra jefe de la UCO al coronel Pedro Merino, exintegrante de la unidad y que estuvo destinado en La Zarzuela y Seguridad Nacional




























































