Frankfurtek euskal ikasketei buruzko zikloak indartuko ditu
Frankurteko Goethe Unibertsitateak euskal gaiekin lotutako kultur eskaintza indartuko du datozen hilabeteetan. Azken urteotan bultzatu dituen euskara ikasketez gain, zinemari eta gai horiek Interneten eta hedabideetan duten eraginari buruzko ikastaro bana abiatuko ditu laster.
Bi ikastaro horiek Euskal Ikaskuntzen Alemaniako Etxeak antolatu ditu, unibertsitatearen babespean sortutako zentroa alegia. Zinemari buruzko zikloan euskal zuzendariek egindako edo Euskal Herrian filmatutako pelikulak aztertuko dituzte. "Benetan euskal zinemagintzarik ote dagoen argitu nahi genuke", azaldu du Martin Petrus zentroaren arduradunak. Besteak munduan barrena bizi diren euskal etorkinek Interneten duten presentzia izango du ardatz. "Nazioarteko hedabideek gai horiek nola jorratzen dituzten aztertu nahi dugu", gaineratu du ekimenaren bultzatzaileak.
Zinemagintzari buruzko zikloak 2004ko urtarrilean abiatu ziren Frankfurten. Geroztik, euskal zuzendariren batek edo euskal gaiekin zerikusia duen pelikula bat proiektatzen dute hileko bigarren asteazkenean. Ikasleek ez ezik, gai horietan interesa duten guztiek parte har dezakete proiekzioetan. Horrez gain, gaur egungo politikari, soziologiari eta euskal literaturari buruzko mintegiak prestatzen ari dira Euskal Ikaskuntzen Alemaniako Etxeko arduradunak.
Hiru urteko ibilbidea
Goethe Unibertsitateak 2003an jarri zituen martxan euskal kulturarekin lotutako ikasketa-progamak. Urte horretako udazkenean lehenbiziko euskara-ikastaroak ere antolatu zituzten, eta gerora Euskal Biblioteka osatuko zuten lehen liburuak jaso zituzten. Unibertsitatean euskal gaien inguruko interesa egon zitekeen argitu nahi zuten ekimenaren bultzatzaileek, etorkizunean euskal ikasketak bultzatzeko asmoarekin asmoarekin.
Ondoren, Eusko Jaurlaritzak eta Unibertsitateak lankidetza-hitzarmena izenpetu zuten, ikasketa horiek erakundearen eskaintza akademikoan txertatzeko helburuarekin. Westendeko campusean sortu zen Euskal Biblioteka izan zen akordio horren helburu nagusietako bat. Liburutegiak 1.200 liburu ditu gaur egun; horietako 400 elektronikoki sailkatuta daude eta ikasleek Internet bidez kontsulta ditzakete.
Hamar hizkuntzatan argitaratutako liburuak gordetzen dituzte liburutegian. Gaiei dagokienez, literatur-lanak daude, baita gai zientifikoei eta espezializatuei buruzko aleak ere, tartean hizkuntzalaritzari, politikari eta euskal kulturaren ingurukoak.
Hitzarmenak gai horiei buruzko alemanezko liburuak eta ikas-materialak sortzea du bigarren helburutzat, baita kongresuak, biltzarrak eta bestelako kultur-ekimenak bultzatzea ere. Ildo horretan, unibertsitatea Alemaniako zenbait argitaletxerekin harremanetan ari da, liburu horiek argitara eman ditzaten.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
¿Tienes una suscripción de empresa? Accede aquí para contratar más cuentas.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.
Archivado En
Últimas noticias
¿Repetir o pasar de curso? Algunos daños colaterales
Detenido en Chiapas Yoel Alter, integrante de la secta Lev Tahor, por presunta trata de menores para matrimonios forzados
Ayuso aprueba un gasto extra de 106 millones de euros para el “reequilibrio” económico de tres hospitales de Quirón en 2025
CAF cierra 2025 con un récord: aprobó más de 18.000 millones de dólares para el financiamiento sostenible
Lo más visto
- Maisa Hens, cantante: “Gracias al anuncio de El Almendro no tuve que volver a hacer un ‘casting”
- De celebrar el Gordo a temer no cobrarlo: la comisión de fiestas de Villamanín se dejó en casa un talonario vendido antes del sorteo
- Los socialistas valencianos reclaman a Feijóo que entregue a la jueza de la dana la conversación íntegra con Mazón
- “Un jardín con casa, no una casa con jardín”: así es la premiada vivienda de 146 metros cuadrados que se camufla con la vegetación
- Víctor Bermúdez, profesor de Filosofía: “Hemos perdido el control del proceso educativo, lo que damos en clase es en gran medida un simulacro”




























































