Bizkaiko lehen kronista ofiziala
Ander Manterolak eta Aingeru Zabalak Labayruren ekarpena aztertzen dute historialariaren mendeurrenean
Goiz hotza da, eta Silos, Simancas edo Gernikako artxibategiaren kanpoaldean elurra mara-mara ari du. Barruan, kandelaren argiak nekez hausten du pasilo estu eta luzeetako iluntasuna. Mahai batean eserita, gizon bat lanean ari da. Dozenaka agiri ditu aurrean: jaiotza agiriak, merkataritzarekin loturikoak besteak. Paperak banan-banan irakurri eta, interesgarritzat jotzen dituenak hitzez hitz kopiatzen ari da, agiritegiaren iluntasunean betiko ahaztuta gera ez daitezen.
Halaxe lan egiten zuen Estanislao Jaime Labayru Goikoetxea historialarak. Agiri haiek oinarritzat hartuta, Bizkaiko historia bildu eta jasoz, ordura arte egindako lanik handiena osatu zuen: Historia General del Señorío de Bizcaya izenburukoa, erromatarren garaietatik hasi eta lehenengo Gerra Karlista arte lurralde horretan gertatu zirenak ulertzeko ezinbesteko lana. Ehun urte beteko dira datorren ostegunean, hilak 22, Labayru hil zela.
"Baliabide moderno guztiekin, gaur nekez egingo genuke berak egin zuen lana"
"Garai haietako lan egiteko erarekin bat zetorren historialaria zen Labayru", dio Aingeru Zabalak, Bizkaiko Foru Agiritegiko arduradunak. "Kontuan hartu behar da historiagintza, disziplina autonomo gisa, sortzen ari zela orduan", gaineratu du.
Testuinguru horretan ulertu behar da Labayruren ekarpena, "historialaria baina, bereziki, langile nekaezina" izan baitzen. "Berak bakarrik egin zuen lan guztia; gaur egun ez dakit horrelako lanik egiteko gai izango ote ginatekeen, taldean eta baliabide modernoekin lan egin arren", argudiatu du Zabalak, Labayruren lanaren tamaina azaltzeko.
Estanislao Jaime Labayru 1845ean jaio zen Filipinetako Batangas herrian. Ama bizkaitarra zuen eta aita, jatorriz nafarra zena, Filipinetako gobernadore militarra zen. Urtebete besterik ez zuen eman uharte haietan, handik lasterrera familia osoa Bilbora mugitu baitzen. Labayru gazteak teologia ikasketak egin eta 1872an apaiz ordenatu zuten. Artikulu ugari idatzi eta zenbait argitalpen sortu zituen garai hartan. Espainiako Historia Akademiako kide ere izan zen, eta Bizkaiko Jaurerriko kronista ohorezkoa izendatu zuten 1895ean.
Harez geroztik, historiagintza goitik behera aldatu da, eta historia idazteko teknikak oso desberdinak dira gaur egun. Dena den, Labayruren ekarpenak indarrean dirau, oraindik ere ikerlari askok haren lanetara jotzen baitute informazio bila. Andres Mañarikua historialaria zenak esan zuenez, Labayruren lana aztertzerakoan, ezin dugu ahaztu hark jaso zituen agiri asko eta asko argitaratu gabe zeudela bildu zituenean. "Gaur egun ere, bertako orrialdeetara jo behar izaten dugu sarritan", idatzi zuen historialariak.
Urte dezente dira Andres Mañarikuak lerro horiek idatzi zituela, baina adituak bat datoz Labayruren lana goraipatzerakoan. "Altxorra eta ondarea da Bizkaiarentzat", dio Labayru Institutuko zuzendari Ander Manterolak.
Iritzi horiek ulertzeko, Labayruren lan nagusiaren egitura ezagutu behar da, Historia General del Señorío de Bizcaya ez baita historia lan arrunta, gaur egun argitaratzen direnen aldean, behintzat. Urtekari bilduma dela esan daiteke. Bertan, datuak eta agiriak urtez urtez eta herriz herri jasota daude, sarritan agiriei dagozkien testuak oso-osorik kopiaturik dituela.
Irakurle arruntentzat lan astuna bada ere, historialari eta ikerlarientzat, tresna erabilgarria izaten jarraitzen du. "Beste inon aurkitzen ez diren datuak dakartza: zer gertatu zen Bizkaian halako urtean, barku bat sartu zela portuan edota Mundakan jazotako zorigaitzen baten berri", esan du Manterolak.
Datu horiek guztiak batzeko, orduak eta orduak ematen omen zituen lanean. "Goizean goiz meza eman eta gaua arte ibiltzen omen zen zeregin horretan", nabarmendu dute Labayruren bizitza aztertu duten guztiek.
Historialariaren atzean, konbikzio eta ideia sendoak zituen pertsona zegoen. Elizkoia eta foruzalea zen, eta liberalismoaren kontra egin zuen polemista legez. Iritzi horiek plazaratzeko, bi aldizkari ere sortu zituen: La Voz de Bizcaya eta El Basco.
Baina gauza guztien gainetik, Labayru Bizkaiko historia jasotzeko egin zuen lan eskergagatik gogoratu behar dugu, bera izan baita "historialari legez Bizkaiak eman duen izenik handiena", Labayru Institutuko buruak azpimarratu duenez.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
¿Tienes una suscripción de empresa? Accede aquí para contratar más cuentas.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.
Archivado En
Últimas noticias
¡La suerte estaba echada! Resultados y proyecciones tras la segunda vuelta presidencial
Kast modera las expectativas en su primer discurso como presidente electo: “Los resultados no se verán al día siguiente”
Cristian Portilla, el candidato apoyado por la ultraderecha, será el nuevo alcalde de Bucaramanga
Resultados de las elecciones presidenciales de Chile 2025, en vivo | Marco Rubio felicita a Kast: “Estados Unidos espera colaborar con su Administración”
Lo más visto
- Sin duchas ni camas adecuadas, y con obras en marcha: así estrenaron 30 niños extranjeros el centro de acogida de La Cantueña de Ayuso
- Guardiola elimina la prohibición de que los jefes de servicio de la sanidad pública ejerzan en la privada y sube un 59% la derivación de pruebas
- El “canibalismo interno” se extiende en el PSOE a la espera del día después de Sánchez
- El Ayuntamiento de Valencia y el Levante piden a LaLiga aplazar el partido contra el Villarreal por las fuertes lluvias
- El hombre que desarmó a uno de los atacantes en Sídney es aclamado como un héroe en Australia




























































