Arana, Azkue eta Unamuno, euskaltasunaren bidegurutzean
Ostiralean, 120 beteko dira Bizkaiko Aldundiak bertako Institutu Probintzialean euskara katedra sortzea onartu zuela. Hamabi urte lehenago, karlistaldiaren amaierak foruen abolizioa ekarri zuen, eta Bizkaiko Aldundian, foru-erregimenaren inongo nostalgiarik ez zuten liberalak ziren jaun eta jabe. Hala eta guztiz ere, gutxiengo foruzaleak aurkeztutako proposamena ontzat jo eta 1888ko otsailaren 15ean Bilboko Institutuan euskara irakatsiko zuen aditua bilatzeko deialdi publikoa plazaratu zen.
Plaza lortu nahian izena eman zuten euskalari eta euskaltzaleen artean, historia-liburuetan aparteko lekua merezi duten hiru pertsonaia handi aurkeztu ziren: Miguel de Unamuno bilbotarra, Sabino Arana abandoarra eta Resurreccion Maria de Azkue lekeitiarra.
Adin beretsukoak ziren hirurak: Azkuek eta Unamunok 24na urte zituzten eta urte bat gutxiago Aranak. Hirurek uste zuten euskara arbasoengandik jasotako ondarerik preziatuena zela, eta hirurek sumatzen zuten orduan hizkuntza bizitza modernora egokitzeko premia, bizirik iraungo bazuen.
Bilboko euskara katedrarako lehiaketa publiko hura aukera anitzeko bidegurutze baten modukoa izan zen hirurentzat, nogehiagoka hartan izandako zorteak bakoitzaren geroko ibilbidea markatu baitzuen nola edo hala.
"Zientziaz baltsamatuta"
Unamuno izan zen, zalantzarik gabe, bilakaerarik erradikalena egin zuena. Euskara katedra sortzea erabaki zen urte berean, Agur, arbola bedeinkatube! olerkia plazaratu zuen Bilboko foruzaleen Euskal-Erria aldizkarian, eta garai beretsuan, liberalen El Sitio elkartera hurreratzen hasi zen. 1901ean, Bilboko Arriaga Antzokian antolatutako lore-jokoetan, direnak eta ez direnak esan zituen euskararen gainean, arbasoen hizkuntza zaharra "zientziaz baltsamatuta ehorzteko" gonbitea luzatuz.
Euskarak erronka komunikatibo berriei aurre egiteko zeukan gaitasunik eza izan zen Unamunoren hitzaldi polemiko haren funtsezko oinarria. Arana eta Azkue, zein bere bidetik, akats larri hori konpontzen ahalegindu ziren.
EAJren sortzaileak euskara berri bat sortzeari ekin zion, zenbait hitzen etimologia itxuragabetuz, neologismoak barra-barra sortuz eta ortografia berri bat proposatuz. Sabino Aranak deituretan eta odol-garbitasunean oinarritu zuen bere euskaltasuna.
Azkuek, berriz, hizkuntzari eman zien lehentasun osoa. Horren isla dira hiztegi hirueleduna edota gipuzkera osotua delako proposamena. Azkue aukeratu zuten euskara katedrarako, eta 20 urte geroago, Euskaltzaindiaren sorrera bultzatu zuen.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
¿Tienes una suscripción de empresa? Accede aquí para contratar más cuentas.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.
Archivado En
Últimas noticias
Kylian Mbappé no puede librar ni contra el Talavera: “Ha sido decisivo, por eso lo dejamos en el campo”
El Baskonia sigue fuerte en el Buesa y suma una victoria de prestigio ante AS Monaco
Muere Hans van Manen, coreógrafo y maestro de la danza contemporánea, a los 93 años
Petro reconoce por primera vez que Maduro es un “dictador”
Lo más visto
- La población de pumas de la Patagonia se dispara gracias a una presa inesperada: los pingüinos
- El Supremo ordena al ex fiscal general el pago de la multa y la indemnización a la pareja de Ayuso que le impuso al condenarle
- El Gobierno de Mazón pagó 107 millones de euros más a Ribera Salud al aumentar su aportación por ciudadano
- Elon Musk, más cerca de ser el primer hombre en alcanzar una fortuna de un billón de dólares
- Víctor Manuel, músico: “El capital tiene que rectificar, nunca pensé que fueran a ser tan voraces”




























































