Jose Artetxe, gerra osteko berpizkundearen eragile ezkutua
Patua eta itxaropena izan ziren Jose Artetxeren bizitza gidatu zuten ardatz nagusiak. Azpeitiko Artetxe ostatuan jaio zen 1906ko martxoaren 12an, familia karlista baten altzoan. Asko izan ziren ostatu hartan egondako pertsonaia ezagunak, Antoine d'Abbadie euskaltzale eta Lore Jokoen sortzailea, Benito Perez Galdos idazlea eta Espainiako Alfonso XII.a erregearen alaba Isabel, besteak beste.
Baina, seguru aski, Frantzia aldetik etorritako hegazkinlari xelebreak eragin zuen zeresanik handiena. Jose Artetxek zazpi urte zituen Wright anaien jarraitzaile sutsu hura familiaren ostatura iritsi eta Azpeitiko zeruaz jabetu zenean. Sei urte geroago, familiak ostatua saldu behar izan zuen estuasun ekonomikoei aurre egiteko. Etxeko gaztea ere ikasketak alde batera utzi eta Urolako trenbide konpainian hasi zen lanean familia sostengatzeko.
Berehala, Donostiako banketxe batera aldatzeko aukera sortu zitzaion. Horretarako, Elena Gametxo irakasle ohiaren ostatuan finkatu zen. Etxe hartan, Azkue euskaltzainburua, Norbert Tauer txekiarra, Uranga pintorea eta beste hainbat euskaltzaleren jakinduriaz kutsatu zen. Azpeitira itzultzen zen bakoitzean, Basarri bertsolariarekin elkartu ohi zen, eskola garaiko lagun minak baitziren. Orduantxe ekin zion iritzi artikuluak idazteari, Euzkadi eta El Día egunkarietan eta Argia aldizkarian.
Iheslaria
Arretxe Gipuzku Buru Batzarreko kide izan zen, eta gerra piztu zenean, Iparraldera ihes egiteko aukera eskaini zioten, baina emaztea haurdun zegoenez gero, sorterrira itzultzea erabaki zuen. Handik gutxira, Francoren soldaduek preso hartu eta "boluntario" gisa eraman zuten frontera.
Gerra ostean, Zarautzera abiatu eta euskal kultura eta historiari buruzko artikuluak argitaratzen hasi zen Zeruko Argia eta Arantzazu aldizkarietan.
Arretxek hizkera erraza eta estilo zuzena erabiltzen zituen. "Ez dezagun erabil inork ulertu ezinezko hizkuntza", idatzi zuen. Ildo honetan, aitzindaria izan zen kazetaritza modernoaren idazketa-teknikak aplikatzerakoan.
Zarautzen, Julio Beobide eskultorea eta Patxi Unzurrunzaga liburugilea ezagutu zituen, bai eta Francoren gobernuko Prentsa eta Propaganda Saileko zuzendari nagusi Pedro Rocamora ere. Harekin izandako solasaldi bati esker, Salbatore Mitxelenaren Arantzazu, Orixeren Euskaldunak eta Jon Etxaideren Alostorrea eleberria argitaratzeko baimena lortu zuen gerra amaitu eta zortzi urte geroago.
1948an, Gipuzkoako Aldundiko liburuzain izendatu eta Donostia aldera itzuli zen familiarekin. Hantxe bizi izan zen, geroko berpizkundea bultzatu zuten kultur eragile handien konpainian, harik eta, 1971ko irailaren 23an, artikulu bat idazten ari zela, azken arnasa eman zuen arte.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
¿Tienes una suscripción de empresa? Accede aquí para contratar más cuentas.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.
Archivado En
Últimas noticias
Asesinado a balazos un exinspector de la Fiscalía de Sinaloa en Culiacán
“Hemos ido de lo peor a lo mejor”: Trump exagera los logros de su primer año en un discurso a la nación
La Cámara de Representantes rechaza dos propuestas para impedir a Trump lanzar un ataque unilateral contra Venezuela
Los campesinos amagan con revivir las protestas en México por los precios de las cosechas
Lo más visto
- La población de pumas de la Patagonia se dispara gracias a una presa inesperada: los pingüinos
- El Supremo ordena al ex fiscal general el pago de la multa y la indemnización a la pareja de Ayuso que le impuso al condenarle
- El Gobierno de Mazón pagó 107 millones de euros más a Ribera Salud al aumentar su aportación por ciudadano
- Elon Musk, más cerca de ser el primer hombre en alcanzar una fortuna de un billón de dólares
- Víctor Manuel, músico: “El capital tiene que rectificar, nunca pensé que fueran a ser tan voraces”




























































