Egun arrunten geografia
Lerro oso argiko poemategia argitaratu du Pako Aristik bere Libreta horiko poemak liburuan, eta izenburuari kasu eginez, poema soltez osaturiko liburua dela esan dezakegu: libretakoak gainera, zirriborro edo pentsakizunak biltzeko erabiltzen diren horietakoa eman duela argitara esan dezakegu.
Libreta horiko historia azken poeman kontatzen da: "Concceta Probanzak oparitu zidan/ libreta hori hau,/ behin kalean topo eginda".
Lerro argiko poemategia, uneak eta segunduak kontatzekoa dena... guztia arin, guztia tonu narratibo batez, dena zuzen eta ahozko espresiotik hurbil. Inoiz esan dugun bezala, badago poesia eta kontagintza lotzeko tendentzia gaur egun, hizkuntza antierretorikoa erabiliz. Bide horretan kokatzen da Pako Aristiren liburu hau. Elaborazio artistikorik ez duela ematen du, baina ez da horrelakorik gertatzen.
Esango nuke, liburuan poema larregitxo daudela iruditu bazait ere, biografia asmatu bat erabili dela edo poetaren irudiaren sorketa eta eraiketa lana egin dela: bohemioaren itxura duena. Baina agian, kontuan hartu beharko genuke bohemio hitzak zentzu desberdinak dituela jaio zen aroan eta gaur egun (Bohemioa eta burgesa). Dena dela, itxura hori sortu nahi izan du poetak: "Bohemioa nire baitan bizi da,/ urruneko neskak maite dituen hori".
Ahots horrekin batera tonu narratiboaz gain, badago galdutakoaren aroari buruzko nostalgiaz osaturiko hainbat sentipen testuan barrena. Kaleko filosofo batek hitz egingo balu bezala, izkinaren ertzetik. Joandako denboraren nostalgia nagusitzen da. Haragia tristea da, esan dezake poetak, moralista zaharrekin batera: "Bular gogoangarriak iruditakoak/ ez zaizkit orain batere gogoragarri".
Niaren inguruko testuak nagusiak badira ere (eta desio sexualak ezkutatu gabe ematen direlarik ia idazkera automatikoan), satira kutsuarekin jarraituz, ez dira falta kritika sozialera apuntatzen duten poemak. Irakurtzerakoan, Aresti etorri zait burura, eta baita ere Erdi Aroko zenbait poeta (nahiz, beharbada, berriro beat belaunaldikoak izan gustukoenak egileak).
Baina Arestik Aristik baino laburrago idazten zuela iruditzen zait. Hain zuzen ere, liburu honen egileak pilaketarako tendentzia agertu duelako, eta horregatik ulertzen da lehen poeman botatako abisua: mantso irakurri liburu hau, bestela pilaketak arriskuan jarriko du irakurketa.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
¿Tienes una suscripción de empresa? Accede aquí para contratar más cuentas.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.
Archivado En
Últimas noticias
Asesinado a balazos un exinspector de la Fiscalía de Sinaloa en Culiacán
“Hemos ido de lo peor a lo mejor”: Trump exagera los logros de su primer año en un discurso a la nación
La Cámara de Representantes rechaza dos propuestas para impedir a Trump lanzar un ataque unilateral contra Venezuela
Los campesinos amagan con revivir las protestas en México por los precios de las cosechas
Lo más visto
- La población de pumas de la Patagonia se dispara gracias a una presa inesperada: los pingüinos
- El Supremo ordena al ex fiscal general el pago de la multa y la indemnización a la pareja de Ayuso que le impuso al condenarle
- El Gobierno de Mazón pagó 107 millones de euros más a Ribera Salud al aumentar su aportación por ciudadano
- Elon Musk, más cerca de ser el primer hombre en alcanzar una fortuna de un billón de dólares
- Víctor Manuel, músico: “El capital tiene que rectificar, nunca pensé que fueran a ser tan voraces”




























































