Kantu guztien sorlekuraino eraman gintuen ahots eztia

Agur Maria-ren ahots eztia, euskal kantagintza modernoa 68ko utopiaren haize berriez edertu zuen ahots sarkorra, Bilbon isildu zen betiko orain dela hamar urte. Aste gutxi batzuk lehenago, Estitxu jendaurrean azaldu zen Irunen, hamar urteko isilaldiari bukaera emanez. Estitxuk ez zekien orduan itzulerako agerraldi hura publikoari azken agurra emateko aukera izango zela.
Estitxu Manuel Robles-Arangiz politikari eta sindikalista bizkaitarraren alaba zen, hamaika neba-arrebaren artean gazteena. Arrazoi politikoak medio, erbestean jaio zen 1954an, Lapurdiko Beskoitze herrian.
Han, Biblia lehendabiziko aldiz euskaratu zuen Joannes Leizarraga XVI. mendeko erlijio gizonaren jaioterrian, Estitxuk deserriko euskal erresistentziako aurpegi ezagunen konpainian eman zituen haurtzaroko urteak. Orduantxe piztu zitzaion musikarekiko zaletasuna, neba-arrebek sorturiko Soroak eta Ainarak taldeen ikuskizun batzuetan ere parte hartu zuelarik.
Ez dok Amairu
Aurora Abasolorekin solfeoa eta Jose Herrerorekin kitarra jotzen ikasi ondoren, 1968an, beste mundu posible baten esperantza zabaldu zuen urte mitiko hartan, Estitxu bakarlari gisa taularatu zen estreineko aldiz, artista hasi berrientzat antolaturiko jaialdi batean.
Urte hartakoa da, hain zuzen ere, Euskaldun makila izeneko bere lehen diskoa. Geroztik, beste zazpi plazaratu zituen, Goazen ikastolara, Bakarrik eta Gurasoeri, kasu.
Alabaina, Estitxuren disko guztietan ezagunenetakoa, Lapurdin jaiotako kantari bizkaitar honen ahots sarkorra herriaren askatasun nahiaren sinbolo bihurtu zuena, Agur Maria izan zen, 1970ean kaleratutakoa, Burgoseko Prozesua hasi, Ez Dok Amairu taldeak Baga, biga, higa... sentikaria taularatu eta Joseba Elosegi jeltzaleak Francoren aurrean eta "Gora Euskadi askatuta!" oihukatuz bere buruari su eman zion urte berean, alegia.
Kantuz kantu, Estitxuk Euskal Herri osoa zeharkatu zuen, bai eta Mexiko, Venezuela eta Estatu Batuetako hainbat herri bisitatu ere, etengabe tokian tokiko musika tradizionalaren iturburuetatik edanez.
Diktadorea hil eta lau urte geroago, Gernikako Estatutuaren erreferendum kanpainari begira, Bai, bai estatutoari kantua konposatu zuen, etorkizun hobe baten itxaropena zabaldu nahian.
Urteak joan ziren finean, eta gaitzak etorri, harik eta, gaur bezalako egun batez, 1993an, heriotzaren xuxurla hotzak Agur Maria-ren ahots eztia kantu guztien sorlekuraino eraman zuen arte.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
¿Tienes una suscripción de empresa? Accede aquí para contratar más cuentas.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.
Últimas noticias
Irina Karamanos por el retorno del rol de primera dama en Chile: “Que nuestra política sea presidencialista no quita que sea contemporánea”
Ovejas y cabras, aliados naturales para una compañía de energía
Natalia Lafourcade da la bienvenida a su primer bebé en redes sociales: “A nuestros 41 años, en su semana 41,3 ¡Viva la vida! Y felices fiestas”
Bolchevismo de extrema derecha
Lo más visto
- El líder groenlandés responde a Trump: “Groenlandia es nuestro país. Nuestras decisiones se toman aquí”
- La revalorización de las pensiones queda en el aire por la negativa de la derecha a apoyar otras medidas sociales
- Comprobar Lotería de Navidad 2025: consulta la lista de números premiados
- El PP de Almeida vota en contra de dedicarle a Robe Iniesta un centro juvenil porque antes quiere hablarlo con su familia
- La cúpula de Vox votó por unanimidad la destitución de Javier Ortega Smith




























































