Maitasunaren ezpalak JON KORTAZAR
Nire eskuetara heldu diren aurtengo lehen poema liburu biak maitasunaren inguruan mugitzen dira. Pili Kaltzadak eman zion hasiera nire poesia-irakurketen urteari bere Ur tximeletak testuaren bidez. Ahots berria eta emakume batena. Bestea Jose Luis Padrónek argitaratu duen Ibaia euri-erasotan bezala da.Biak agertzen dira gai baten inguruan taiutuak: maitasunaren inguruan, baina ikuspegi desberdin bi eskainiz. Maitasuna galtzen duenaren hitz gordina da Kaltzadarena, eta agian sentimendua azaltzeko indarrean aurkituko du irakurleak liburuaren alderik nabarmenena. Autodestrukzioaren ilunbeetatik ez du ihes egiten poesiaren nitasunaren ahotsak eta maitatu eta maitatua ez izanaren artean mugitzen da idazlearen laberintoa. Sentimenduaren azalpenaren aldetik, noiz edo noiz Kerexetaren Ezezagun baten koadernoa etorri zait gogora. Baina alde horretan besterik ez, arras desberdina baitugu espresio moldea. Kerexetarenean narratiboa, hemen lirika sinbolistaren ildoetatik doan hizkera. Noiz edo noiz, baita ere, 70ean asko erabili zen espresaera etorri zait burura, gerora "ttikitasunaren poesia" izenarekin ezagutarazi dena. Abestiaren moldea nabari zaio testuari askotan, paralelismoa behin eta berriro erabiltzen denean, edo eguneroko hizkuntzaren moldeak agertzen dituenean. Galtzeko arriskuan dagoenaren tonua da nagusi. Maitasunean burua galdurik duenarena da berriz Jose Luis Padrónen tonua. Berea sentimenduaren ospakizuna da: maitasuna bizi eta kontatu egiten du. Ondorio bi izan ditu bere poesiak. Batetik, ia dena bihur daiteke testurako erabilgarri: edozein momentu, edozein deskribapen; ugaritasunean badago arriskurik, poemen tentsiora begituz gero, ez dira maila berekoak guztiak, nahiz eta egunerokotasunaren metaforizazioa, irakurketa eta aldaketa izan poesiaren zutaberik nagusienetarikoa. Bestetik, sentimenduak baditu gora-beherak, eta Ibai beroak sailaren ondoren Ibai hotzak dator, poesia honetan bizitza eta heriotza elkarturik agertzen direlako. Unearen gorazarrea egin ohi du idazleak, jakin dakielako unea desagertu egingo dela, eta unearen hausnarketa eginez salbatzen dela gizakia heriotzatik, transzendentzia puntua bilatuz prozesuan. Maitasunarekin batera denboraren joana bildurik agertzen da. Ur barrenera, ibaira, azaletik jausten diren euri tanten jokoak eratzen du liburuaren esanahirik nagusiena: ura bata (ibaia), ura bestea (euria), iraunkorra hura, galgarria hau. Baina egunerokoa eta iraunkorra da ura, bakarra sentimendua. Unea metaforizatzea maite du, batzuetan paradoxa eta esaldi filosofikoa lirikarekin batuz. Txikitasunaren poesiaren zenbait ezaugarri ere ekarri ditu: paralelismo jokoak, aurrera kasik egiten ez duten poema borobilak. Eta izen soiletan, aditzik gabe, eraikiriko poema luzeak. Izadia eta maitearen izakia biltzen diren tokian hasten da Padrónen poesia elkarrizketan.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
¿Tienes una suscripción de empresa? Accede aquí para contratar más cuentas.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.
Archivado En
Últimas noticias
Cataluña, Valencia y tres provincias de Andalucía, en aviso por tormentas fuertes
Putin quiere continuar la guerra de Ucrania; los rusos, no: “Que se acabe, todos estamos cansados”
Muere una mujer de 79 tras incendiarse una vivienda en València
Tailandia y Camboya pactan el fin de unos choques que dejan un centenar de muertos y 700.000 desplazados
Lo más visto
- Acuerdo en Villamanín por el Gordo sin repartir: la comisión de fiestas cede más de dos millones por la paz del pueblo
- Los grandes derrotados del Gordo de Navidad de Villamanín, 15 jóvenes de entre 18 y 25 años: “Hoy hemos perdido amigos”
- Junqueras avisa de que la recaudación del IRPF es “imprescindible” para negociar los presupuestos de Sánchez e Illa
- Maisa Hens, cantante: “Gracias al anuncio de El Almendro no tuve que volver a hacer un ‘casting”
- Timothy Morton, activista: “Estados Unidos es un gigantesco campo de concentración”




























































