Atxagaren lan gehiago katalanez, bere izeneko liburutegiari esker Asteasuko idazlearen liburuak 22 hizkuntzetara itzulita daude
Bernardo Atxaga idazlearen liburuak katalanez argitaratzeko asmoz, Bartzelonako La Malgrana argitaletxeak idazlearen izena daraman saila sortu du. Bilduma honek, momentuz, hiru liburu biltzen ditu, Pau Joan Hernández filologoak euskaratik katalanera zuzenean itzuli dituen Un traductor a Paris i altres relats eta Aquells cels (Zeru horiek) direlarik lehenengo biak. Obabakoak da argitaratuko den bestea.
Bernardo Atxaga Liburutegiko Un traductor a Paris i altres relats liburuak Asteasuko idazlearen bederatzi ipuin biltzen ditu, tartean zenbait egunkari eta aldizkaritan argitaratutakoak daudelarik -liburua zabaltzen duten lehen bi ipuinak hain zuzen-. Aquells cels-en bezala, Pau Joan Hernández da itzulpenaren arduraduna. Obabakoak eleberria aspaldian argitaratu zuten katalanez baina, agortuta zegoela ikusita, beste edizio bat egitea erabaki da. Hernándezek ez du gaztelera erabili behar izan, euskaratik katalanera zuzenean egin baitu itzulpena. Bartzelonako Unibertsitatean ari zela, Ibon Sarasola bere maisuak piztu zion euskararekiko grina. La Malgrana argitaletxeak adierazi duenez, Bernardo Atxaga Liburutegia epe luzerako sortu da eta etorkizunean itzulpen gehiago argitaratzeko asmoa dago. Guztira 22 hizkuntzatan Guztira, 22 hizkuntzetara itzulita dago Asteasuko idazlearen lana, nahiz eta egun 19tan bakarrik eros ahal izan bere obra -siriar edo esperantoaz, esaterako, edizio berezia egin zen-. Obabakoak da itzulpen gehien duen liburua, eleberri hau izan delarik gainera euskara ez den beste hizkuntza batera itzuli den estreinakoa -gaztelerazko edizioa 89an argitaratu zen-. Liburudendetan, egun, Obabakoak hamazazpi hizkuntzetan topa daiteke; tartean, arabiera, albaniera, errumaniera, poloniera, suediera, finlandiera edo norvegierazko itzulpenak aipa daitezkeelarik. Gainera, asturieraz edo bableraz itzulita dagoen Atxagaren lan bakarra da. Ondoren, Gizona bere bakardadean -hamaika hizkuntzetara itzulita- eta Behi euskaldun baten memoriak -bederatzira itzulita- dira beste herrialdetan irakur daitezkeen nobelarik nagusienak. Euskara eta gazteleraz gain, frantsesera itzuli da gehienbat Atxagaren obra.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
¿Tienes una suscripción de empresa? Accede aquí para contratar más cuentas.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.
Archivado En
Últimas noticias
La defensora del lector responde a las dudas y críticas más frecuentes de los lectores y oyentes de EL PAÍS en 2025
Navidad en el límite de la ‘zona de muerte’ de Ucrania
El PP de Ayuso veta la comisión de investigación que pidió Más Madrid para el hospital de Torrejón
¿Qué pasó en 2025? Nuestros mejores mapas y gráficos
Lo más visto
- Víctor Bermúdez, profesor de Filosofía: “Hemos perdido el control del proceso educativo, lo que damos en clase es en gran medida un simulacro”
- Zelenski confirma que cualquier pacto con Rusia deberá ser ratificado en referéndum
- “Un jardín con casa, no una casa con jardín”: así es la premiada vivienda de 146 metros cuadrados que se camufla con la vegetación
- La revalorización de las pensiones queda en el aire por la negativa de la derecha a apoyar otras medidas sociales
- TVE se reivindica (con pulla) en su gran noche televisiva




























































