Utopia
Egurrezko etxolaren ondoan bildu ginen, alanbre-hesitik ez oso urruti, haize hotzaren babespean. Jokinek poto bat atera zuen lohihartzekoaren tolesduren artetik: Eroski, tomate natural osoa, zuritua, 480 gramo.
-Iraungita dago, baina ez askogatik -aitortu zigun lata elkarri pasatzen genion bitartean.
Inork ez zion galdetu nondik atera zuen, eta berak ez zuen azalpen gehigarririk eman. Tomate-pieza bana jan genuen. Aho barruko ultzeratan min pixka bat eragin zidan, baina bestela ona zegoen. Bere tomatea amaitu bezain laster, Rikardok zigarro bat bildu zuen bere behatz luze trebeez; ez zigun besteoi eskaini, ondo baitzekien ez genuela erretzen. Piztearekin batera hitz egiten hasi zitzaigun:
-Gogoan al dituzue garai batean izaten genituen eztabaida literarioak?
Isilik geratu ginen une batez.
-Zertaz ari haiz? -ausartu zen azkenik Aingeru-. Tropelari buruz? Silveira-Landa auziaz? Elkarrek Alberdania eta Susa xurgatu zitueneko kontuez? Sarrionandiak itzuli ostean argitaratu zuen lehenengo artikulu hark sorturiko ekaitzaz?
-Horiek ez ziren baina eztabaida literarioak; ez zuten izen hori merezi, behintzat -argudiatzen saiatu nintzen.
-Bai, gure eztabaida "literarioak" -airean kakotxen zeinua marraztu zuen Jokinek- anemiko samarrak izan dira beti.
-Hala ere, haien mira daukat, nolabait esateko -erantzun zuen Rikardok, ahotik kea mantso-mantso jaurtitzen zuen bitartean.
-Horko horiek, behintzat, ez dute hika-mika handietarako ematen -bota zuen Juanjok, barrakoi nagusiaren horman itsatsitako dazibaoa seinalatuz.
-Edortak berriro ere irabazi du Euskal Herria Saria... -informatu gintuen Angelek.
-Bai, hirugarren aldiz -gehitu zuen Uxuek burlaizez-. Pasa den astetik dago hor albistea. Ez dakit zergatik ez duten oraindik berritu.
-Aste honetan kontsignak birmargotzea tokatzen zitzaiean -azaldu zuen Aingeruk ekialdeko dorretxoaren ondoko taula zabalerantz keinu eginez. Oso ondo irakurtzen zen oraingoan: "Egiten dugun hizkuntzan egiten dugula, tesi bat defendatzen dugu, eta alperrik da euskaraz egitea, tesia euskararen kontrakoa bada". Azpian egilearen izen-abizenak ageri ziren.
Isiltasuna gutaz jabetu zen atzera. Rikardok tabakoa eta papera atera zituen ostera ere mahoizko praken barrunbeetatik.
-Gai bat ipini beharko genuke astero, eta gutako bakoitzak, txandaka, aurkezpen bat egin; eztabaida-puntu batzuk prestatu -proposatu zuen Jokinek-. Ez dakit ba, "Errealismoa" adibidez. Edo "Deskribapenak". Edo "Generoko literatura"; zuk, esaterako, zientzia-fikzioaz hitz egin zenezakeen... -gehitu zuen, nigana jiratzen zelarik.
Ez genion arraposturik eman. Denok genekien Jokin zela idazten jarraitzen zuen bakarra, eta koaderno lodi bat zeukala lastairaren azpian, zoruko ohol solte batzuen artean gordeta; besteok etsita geunden horrezkero. Aurreko liburukia, ia bederatziehun orrialdetakoa, topatu eta kendua zioten zaindariek, duela urte eta erdi edo. Jokin berridazten saiatzen ari zen besteoi miresgarria iruditzen zitzaigun temarekin.
Momentu horretan zaindariaren uhalezko eta metalezko urratsen burrunba entzun genuen hurbiltzen.
-Bueno, ya está bien de descanso. Aupa denok! Coger los picos y las palas y venga, aurrera!
Trasteak hartu eta AHTaren burdinbidearen hondakinak zeuden alderantz abiatu ginen. Esparruko zuzendariaren aurreikuspenen arabera, bost kilometro desmuntatu behar genituen hilaren amaierarako. Baina gehienok ez genuen uste helburua betetzeko gai izango ginenik.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
¿Tienes una suscripción de empresa? Accede aquí para contratar más cuentas.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.
Archivado En
Últimas noticias
El Gobierno da un paso atrás y retira el impuesto a los videojuegos: “Es muy difícil distinguir entre uno que tiene violencia y otro que no”
El Gobierno se reivindica tras la derrota en Extremadura como garante de los servicios públicos frente a la “involución”
México se pronunciará ante el Consejo de Seguridad de la ONU sobre la presión de Estados Unidos a Maduro
Isis Hembe, rapero y activista angoleño: “En África tenemos una crisis crónica de identidad”
Lo más visto
- Lotería de Navidad 2025 | 79432, el primer premio de la Lotería de Navidad
- Comprobar Lotería de Navidad 2025: consulta la pedrea con la lista de números premiados
- El Gobierno y Bildu acuerdan extender a 2026 la prohibición de desahuciar a personas vulnerables
- El PP de Almeida vota en contra de dedicarle a Robe Iniesta un centro juvenil porque antes quiere hablarlo con su familia
- Europa presiona a Ucrania para que contenga el éxodo de jóvenes hacia los países vecinos




























































