Euskararen berri, ingelesez
Nazioarteko soziolinguistika aldizkari batek EHUko irakasle talde batek landu alea editatu du
Badira 200 urte nazioarteko adituek euskara ikertzen hasi zirela. Egun, bertako adituak dira nazioarteko lingua franca erabilita euskararen inguruko ikerketak plazaratzen dituztenak. Hauen artekoak ditugu, esate baterako, Maria Jose Azurmendi eta Iñaki Martinez de Luna unibertsitate-irakasleak, The case of the Basque: past, present and future ikerlana osatu berri dutenak.
Ale monografiko honetan, "hainbat ikuspegitatik begiratzen zaio euskararen bilakaerari, dela historia, dela ekonomia... baina gauza guztiez gain, ahalegin berezia egin dugu euskararen oraina, iragana eta geroa mundura zabaltzeko", esan du Maria Jose Azurmendi EHUko Gizarte-Psikologia katedradunak.
Azterketa oso zabala bada ere, hauxe da, Azurmendiren iduriko, liburuak eskaintzen duen ekarpenik garrantzitsuena: "geu izatea geure berri ematen dugunak".
Egileen ustez, hauxe da lanaren ekapen nagusia: "gu geu izatea geure berri ematen dugunak"
Berrikitan, zortzi artikuluz osatutako alea argitaratu dute, iaz plazaratu zutenaren osagarri eta jarraipen gisa. "Artikuluen egileentzat oso nekeza zen testu laburrak egitea, eskatzen genien baino bi aldiz luzeagoak egiten baitzituzten", azaldu du Azurmendik.
Ondorioz, lanen aukera bat egin behar izan zuten, eta hautatu gabe geratu ziren lanek bigarren alea plazaratu arte itxaron behar izan dute argia ikusteko. International Journal of the Sociology of Language aldizkariaren 174. alean editatu dute, nazioarteko soziolinguistika arloan euskararen kasua ezagutarazi eta bertoko ikertzaileen ikuspegia hedatzeko asmoz.
Azken 25 urtetako bilakaera, egungo egoera eta etorkizuneko hausnarketak bildu dira monografia honetan. Egoera deskribatzeaz gain, teorizazioak sostengatzen dituzten datuak ere azaldu dituzte bertan, bai eta ikertzaile eta garrantzitsutzat jo daitezkeen pertsonen ikuspuntuak ere.
"Nazioarte mailan, euskara erreferente bilakatu da hizkuntza-komunitate ugarirentzat, gure kasua eredugarria jotzen baitute beste errealitate batzuetarako", azaldu du EHUko katedradunak.
Ingelesez idatzitako ale monografiko hau Xabier Erizeren Euskararen historia: hizkuntzaren heriotzaren diskurtsotik mantentzeko ahaleginetaraino artikuluaz hasten da. Koro Urkizuk Euskararen corpusa osatzeko plangintza azaldu du jarraian, eta Xabier Mendigurenek eta Joxe J. Iñigok Euskararen normalizazioaren aldeko gizarte-mugimendua.
Iñaki Martínez de Lunak, Xabier Isasik eta Olatz Altunak Euskararen erabilera, hizkuntza normalizazioaren giltzarri izenburuko gaiari heldu diote, eta Jose Maria Zendoiak, Jone Miren Hernandezek eta Olatz Olasok hizkuntzaren inguruko alderdi ekonomiko eta soziopolitikoak arakatu dituzte.
Monografiaren amaieran, Mikel Zalbidek, Nicholas Gardner-ek, Xabier Erizek eta Maria Jose Azurmendik Euskararen etorkizuna izenburuko artikulua osatu dute, eta Bojan Brezigar-ek Europar Batasuneko Hizkuntza-Politikak eremu murritzeko hizkuntzei begira gaia aztertu du.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
¿Tienes una suscripción de empresa? Accede aquí para contratar más cuentas.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.
Archivado En
Últimas noticias
Al menos dos muertos y nueve heridos en un tiroteo en la Universidad de Brown, en Estados Unidos
‘Los domingos’, en cine, y ‘Anatomía de un instante’, en serie, ganan en los premios Forqué 2025
Hamás acusa a Israel de “socavar el alto el fuego” en Gaza al atacar al número dos de su brazo armado
Pedri dirige y Raphinha ejecuta en el Barça de Flick
Lo más visto
- Guardiola elimina la prohibición de que los jefes de servicio de la sanidad pública ejerzan en la privada y sube un 59% la derivación de pruebas
- Sin duchas ni camas adecuadas, y con obras en marcha: así estrenaron 30 niños extranjeros el centro de acogida de La Cantueña de Ayuso
- Los 50 mejores libros de 2025
- Rusia eleva la presión sobre la UE con una demanda para evitar que financie a Ucrania con sus activos congelados
- El jefe de la misión de rescate de María Corina Machado: “Fue una de las operaciones de mayor riesgo en las que he participado”




























































