Indiarraren bidea
Salsipuedes izeneko herrian 1831an eragindako sarraskitik indiar gutxi atera ziren bizirik. Izena, antza, ondo jarrita zeukan lekuak. Uruguay osoan asko ez ziren ordurako, baina azken indiarren talde hura erabat deusezteko asmoak tinko zirauen agintari batzuen artean. Heriotzatik libratu zirenetako bat zen Laureano Tacuavé, hogeita bi urteko indiar gaztea. Erasoak, hala ere, bizitza guztiz aldatu zion. Lehendabizi, Montevideora eraman zuten lotuta, beste hiru indiarrekin batera (haien artean Guyunusa izeneko emakumea, bere emazte bilakatuko zena). Gero, François de Curel merkatari frantsesak erosi egin zituen esklaboak bailiran, eta laster Frantziara eramango zuen talde berezi hari etekin ederra ateratzea erabaki zuen.
Musikak eragiten erreakzioak psikologoak txunditu zituen: adagioan triste, alegroan pozik
Atlantikoa zeharkatu ondoren, medikuen esku utzi zituzten Lyonen, François de Curelen jaioterrian. Frenologo eta antropologoek arreta eta jakin-min handiz aztertu zituzten Laureano eta bere kideak. Hainbat proba eta saio eginarazi zizkieten, kanpotik aise antzeman zitekeen ezberdintasuna barneko diferentzien ispilu gardena ote zelakoan edo. Baina nekez ikusi ahal izan zuten bereizgarri nabarmenik. 1833ko uztailan musika entzutera eraman zituzten. Orkestrak pieza ezberdinak jo zituen, mantso zein biziak, eta indiarren erreakzioa, psikologo jantzi haiek txundituta utzi bazituen ere, edonorena bezalakoa izan zen: adagioan triste, alegroan pozago.
Agian horregatik hasieran piztutako jakin-nahia ahultzen joan zen espezialisten artean. 1833an Dumotier antropologoak Journal de la Société de Phrénologie de Paris aldizkarian plazaratuko artikuluaz landa (Considerations phrénologiques sur les têtes de quatre Charruas), ezer gutxi aurki daiteke urte haietako argitalpenetan. De Curelek, antza denez, erakusketa bat antolatu zuen Laureano eta bere lagunekin. Baina bertaratzen zen publikoaren harrera, uste zuenaren aurka, gero eta kontrakoagoa zen. Badirudi, azken finean, espezialistek baino hobeto ulertzen zutela kalean gizaki haiek berdinegiak zirela erakusleiho batean ikusgai egoteko.
Zerbait ezberdina bazen, hala ere, indiarrengan edo, bestela pentsatuta, giro berri hartan. Frantziara heldu eta handik gutxira haietako bi hil ziren, Senaqué, alde batetik eta Vaimaca Pirú, bestetik, ordura arte Guyunasaren senarra zena. Tokiaren aldaketak, klimak edo gaixotasun berriek eraman zituzten jabeak horretaz ohartzen hasi zirenerako. Guyunasa, aldiz, haurdun zegoen, Vaimacaren alaba bat zeraman baitan, aita hil eta astebetera jaio zena. Erditze lanetan Laureanok lagundu zion, indiarren erritoei jarraiki, medikuen laguntzarik gabe baina haien eta bestelako jendearen begiradapean. Jaio berria negarrez hasi zenean, Dumotier antropologoak bere egunkarian zera idatzi zuen: "Gureek bezalatsu egiten dute negar haien umeek ere". Laureanok bere gain hartu zituen Guyunasa eta une hartatik aurrera berea ere izango zen alaba, Mónica edo Micaela izenekoa.
Bitartean Laureano zirku baten jabeei saldu zieten. Ordurako frenologoek dezente asetuta zuten, itxuraz, hasierako jakin-mina. Laureanori izena aldatu omen zioten, baina ez bere izana ezkutatze aldera, zirkuaren erreklamu nagusienetakoa baitzen bere indiar izaera eta jatorria, baizik eta salerosketa deigarri haien atzetik aspaldi zebiltzen polizien bilatze-lana oztopatzearren.
Emazteak ez zuen luzaro iraun. 1834ko uztailaren 22an hil zen, Lyongo ospitale batean. Laureanok hamar hilabeteko haurra besoetan hartu eta ihes egin zuen egun hartan ospitaletik, Lyongo kaleetan galtzeko prest. Bere bizitzari buruzko azken berria eta irudia halakoa da hain zuzen: Lyongo karrika estu batetik korrika doan, eskuetan umea daramala, indiar batena. Diotenez, Lyonen oraindik ere Indiarraren bidea bezala ezagutzen den kalearen izenak Laureano Tacuavéri buruzko azken oroitzapenak laburbiltzen ditu. Geroko bere bizitza (eta heriotza) orain arte irtenbiderik izan ez duen tunel luze eta ilun batean barneratzen da. Zenbaitek ere dio badirela egun alaba haren ondorengoak hortik zehar.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
¿Tienes una suscripción de empresa? Accede aquí para contratar más cuentas.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.
Archivado En
Últimas noticias
Kylian Mbappé no puede librar ni contra el Talavera: “Ha sido decisivo, por eso lo dejamos en el campo”
El Baskonia sigue fuerte en el Buesa y suma una victoria de prestigio ante AS Monaco
Muere Hans van Manen, coreógrafo y maestro de la danza contemporánea, a los 93 años
Petro reconoce por primera vez que Maduro es un “dictador”
Lo más visto
- La población de pumas de la Patagonia se dispara gracias a una presa inesperada: los pingüinos
- El Supremo ordena al ex fiscal general el pago de la multa y la indemnización a la pareja de Ayuso que le impuso al condenarle
- El Gobierno de Mazón pagó 107 millones de euros más a Ribera Salud al aumentar su aportación por ciudadano
- Elon Musk, más cerca de ser el primer hombre en alcanzar una fortuna de un billón de dólares
- Víctor Manuel, músico: “El capital tiene que rectificar, nunca pensé que fueran a ser tan voraces”




























































