Barrikadetarako bidaia
Patxi Zubizarreta idazle ordiziarra helduentzako literaturara itzuli da Barrikadak izeneko lanaren eskutik. Narrazio liburu honi esker, 2002. urteko Ignacio Aldecoa ipuin-lehiaketa irabazi zuen.
Barrikadak bost kontakizunez osatutako obra da. Hasieran zein bere bidetik garatzen badira ere, irakurketan aurrera egin ahala, istorioak elkarrekin harilkatuz joaten dira apurka-apurka, maisuki harilkatu ere.
Bost kontakizunetako narrazioaren haria eta gune nagusia trena dugu, Vigotik Hendaiaraino doan espresoa, zehazkiago esanda. Kanpoan, 80.aren hamarkadako inguru gatazkatsua agertuko zaigu, eta aurrean, Gabonetako giroa.
Ez dira, baina, gatazka politikoaz bakarrik diharduten kontakizunak, gatazkaren barrikadak hortxe dauden arren. Bost kontakizun horien ardatz nagusiak, bost pertsona dira, bost bizipen, bakoitza bere nahiekin, beldurrekin eta itxaropenekin, denak bakardade ikaragarrian bizi baitira.
Pertsonaia hauek suzko barrikadei ez ezik, nagusiki beren baitakoak diren muga eta barrikadei ere aurre egin beharko diete narrazioan zehar. Barrikada hauen bitartez, deserrotzea, bakardadea, ihesa, beldurra eta egonezina islatuko zaizkigu, besteak beste.
Horrela, sentipen horiek guztiek bultzatuta, eta tankera askotako arrazoiak medio, Barrikadak liburu honetako bost pertsonaiek trenean bat egingo dute. Trenak eramango ditu elkarrekin Ordiziako geltokian gauzatuko den itzulezinezko egoera bateraino. Horren zain daude bost pertsonaiak, horrexen beldurrez bizi izan baitira aspalditik.
Pertsonaiek euren artean antagonikoak direla ematen dute, eta kontaketa osoan ez dute benetan inoiz elkarren berririk izango. Gehienez, elkarren susmoa izango dute. Horra hor, barrikada nagusia, elkarrengandik bereizi eta isolatzen dituena.
Bakarrik bosgarren pertsonaiak bistaratuko digu eszena osoa, etxe zulotik, bere begietan harrapaturiko irudi bakar baten bitartez. Amaierako unea da, unerik larriena, zalantzarik gabe, barrikadek beren horretan dirauten seinale.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
¿Tienes una suscripción de empresa? Accede aquí para contratar más cuentas.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.
Archivado En
Últimas noticias
Elecciones presidenciales de Chile 2025, en vivo | Kast y Jara se disputan la segunda vuelta
Tadej Pogacar: “Vale más la primera París-Roubaix que el quinto Tour de Francia”
Muere a los 86 años Abraham Quintanilla, padre y representante de la cantante Selena
Dos militares y un intérprete de Estados Unidos mueren en un atentado en Siria
Lo más visto
- El jefe de la misión de rescate de María Corina Machado: “Fue una de las operaciones de mayor riesgo en las que he participado”
- Guardiola elimina la prohibición de que los jefes de servicio de la sanidad pública ejerzan en la privada y sube un 59% la derivación de pruebas
- Rusia eleva la presión sobre la UE con una demanda para evitar que financie a Ucrania con sus activos congelados
- Los 50 mejores libros de 2025
- CC OO denuncia que el gerente de la Jiménez Díaz, del grupo Quirón, ha vinculado sus protestas laborales con sabotajes




























































