Mexikoko gorabeherak IV Sagitario Sarian irabazle
Mexikon igarotako hilabete ingurua da Gurutz Garmendia azkoitiarrak Mexikotik barrena liburuan azaltzen duena. Lan honekin IV Sagitario Saria irabazi du Garmendiak euskarazko alorrean. Aramaioko Udalak antolatzen du lehiaketa hau, Bidaiari Handien Literatur Lehiaketa lemapean.
Edizio honetan irabazle suertatu den lanean bidaiariak 2000ko abuztuan Mexikon zehar egindako ibilbidea kontatzen du, Inazio izeneko protagonista batek bizi izan balu bezala hirugarren pertsonan baina argi eta garbi idazleak berak bizitako esperientziekin. 'Bidaia beste bi lagunekin batera hasi nuen Estatu Batuetan, baina ondoren Mexikon igarotako hilabetea bakarrik eman nuen', dio Garmendiak. Tijuana izan zen Gurutzek Mexikorekin izan zuen lehen kontaktua. 'Kontrastez betetako hiria da, inpresionatu egin ninduen. Batez ere metro gutxitan egiten duzulako lehenengo mundutik hirugarren mundurako bidaia. Dena Estatu Batuetakin datozenentzat prestatua dago, han nahi dutena aurki dezakete'.
Muga ondoko hiri hartantxe hasi zen Garmendia idazten. 'Lagunekin zaudenean denbora beste modu batzuetan betetzeko aukera duzu, baina bakarrik egonda idaztea ideia ona iruditu eta hala egin nuen bidai osoan zehar'. Tijuanatik hegoaldera jarraitu zuen. 'Tokiak ikusi baino gehiago jendea eta kultura ezagutzeko gogoa nuen eta nahiago izan nuen herri txikietan ibiltzea'.
Kronologikoki eta fisikoki
Liburua atal motzetan egituratua dago, bidaia kronologikoki eta fisikoki kontatuta. 'Hasieratik bukaeraraino izandako gorabeherekin osatu dut. Tijuana lehenengo, gero Ensenada, autobus bidai batean gertatutakoak, ondoren Durango hirira joan nintzen eta handik Mexiko D.F.ra, bertan hartu bainuen etxera itzultzeko hegazkina'.
Baina ordurarte, herri txikietan eta bertako garraioak erabilita -eta askotan autostop eginda ere- Garmendiak hainbat pertsona interesgarri ezagutzeko aukera izan zuen. Esaterako, La Bufadora izeneko ur-zorrotada bat ikustera joan behar zuela esan zioten eta autostopez gerturatzea erabaki zuen. 'Bidaiako pertsonaia nabarmenetako bat ezagutu nuen horrela. Agure batek bere auto zaharra gelditu eta kilometro batzuk gerturatu ninduen. Harekin herrien izaerari buruzko elkarrizketa interesgarria izan nuen, gerora ere pentsa arazi didana', dio liburuaren egileak.
Hilabetea amaitzerakoan, Gurutz Garmendiari Mexikon igarotako guztiaz gelditzen zaiona bertako jendearen izaera da batik bat. 'Nahiz eta amerikarren eragina nabaria den, euren izaera mantentzen jakin dute eta bizitzarekiko filosofia propioa. Bestela, Mexikoz hemen dugun irudia bete egiten da: gutxi batzuek diru pila dute eta gehiengoak ezer gutxi'.
Mexikotik barrena liburuaren egilea entrepresa ikasketak egindako da eta hauxe da kaleratzen duen lehen lana, nahiz eta aurki Azkoitiako Jasokunde Kooperatibak emandako beka bati esker egindako ikerketa lan bat ere publikatuko duen.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
¿Tienes una suscripción de empresa? Accede aquí para contratar más cuentas.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.
Archivado En
Últimas noticias
El reconocimiento israelí de Somalilandia agita el Golfo por sus implicaciones estratégicas
Así ha sido 2025: euforia por la inteligencia artificial, el Sabadell resiste y el BCE pisa el freno
La justicia anula el despido de una directiva de un laboratorio que fue sustituida por un hombre sin justificación
El PP rechaza el pacto de Trabajo y los sindicatos para ampliar el permiso de fallecimiento a diez días
Lo más visto
- La Audiencia Nacional avala la decisión de Robles de retirar el nombre de Franco a una bandera de la Legión
- Trump anuncia la destrucción de una instalación de producción de drogas en Venezuela
- Rusia amenaza con romper las negociaciones tras acusar a Ucrania de atacar una residencia de Putin
- Alain Aspect, Nobel de Física: “Einstein era tan inteligente que habría tenido que reconocer el entrelazamiento cuántico”
- Recuperado el cadáver de la niña de la familia española desaparecida tras un naufragio en Indonesia




























































