Baleari kanta
Orain ehun urte Orioko arrantzaleek harrapatu zuten Kantauri itsasoan azken balea
'Mila bederatzi eun lenengo urtian, maiatzaren amalau garren egunian, Orioko erriko barraren aurrian, balia gertatu zan beratzik aldian...' Benito Lertxundiri entzun diogun bertso hauek Orbegozo apaiz oriotarrak idatzi zituen, Orioko arrantzaleek harrapatu zuten azken balearen omenez. Izan ere, maiatzaren 14ean, ehun urte beteko ditu ekintza gogoangarri hark, Kantauriko azken balea begiztatu ondoren bost traineru oriotar itsasora atera eta herrira eraman zuten erraldoi bizarduna.
Aztarna eta testigantza gutxi gelditzen da; argazki bakarra, bertsoak, oroitzapenak eta pasadizoak. Dena den, aurtengoan mendeurrena betetzen denez, gure kostaldean agertutako azken balea behar bezala omendu nahi izan dute eta maiatzaren 8tik 25era hainbat ekintza, hitzaldi eta filme eskainiko dira Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean, Aquariumean, Untzi Museoan; eta Orioko Kultur Etxean. Datorren larunbata, hilaren 12a, egun berezia izango da: kale antzerki ikusgarria izango da Orioko moilan, plazan, ibaian eta Goiko kalean. Kantauriko azken baleari egingo diote omenaldia berrehun antzezle baino gehiagok eta hamabi metroko baleak.
Mundu osoan egin ziren ospetsu marinel euskaldunak, eurak izan omen ziren balearen arrantzan iaioenak. Kantauri itsasoko herrialdetan: Galizia, Kantabria edo Asturiasen kontratatzen zituzten. XVI. mendeko balea arrantzuak Ternuako urak izan zituen eszenatoki garrantzitsu, eta bertan ere euskal arrantzaleak izan ziren nagusi.
Epopeia handia izan zela diote adituek, izan ere ekintza gogoangarri ugari burutu baitzituzten euskal arrantzale xumeek. Hau alde batera utziz, Jose Antonio Azpiazu historiagileak Balleneros vascos en el Cantábrico liburuan Kantauriko baleazaleak azpimarratu nahi izan ditu.
Idazle honen hitzei eutsiz, 'balea etortzea erregaloa zen arrantzaleentzat. Balioa olioan dago gehienbat, gizena. Harrapatutakoan gizena zatika kendu, urtu eta batez ere argia egiteko erabiltzen zuten. Garai hartan argizaria oso garestia zen eta oso urria. Baina balea harrapatzen zutenean milaka litro lortzen zuten. Hori herrian saltzen zen, baita Ingalaterrara, Flandesera, eta batik bat Gaztelara eraman, upeletan eta zagietan, mando gainean'. Azpiazu kontent azaldu zaigu Donostian eta Orion izango diren ihardunaldiekin. Guztia, 'baleazaleei omenaldia dela' argi utzi nahi izan du.
1540.etik 1580.era Euskal Herriko baleazale pila abiatu ziren urrutiko itsaso hartara. Kantauriko kostaldean berrogei bale harrapatzen zituzten urtean, Ternuara joanez gero laurehun bale inguru ziurtatuak zituzten ordea. Michael Barkham ikertzaile eta historiagileak honen inguruko hitzaldia eskainiko du maiatzaren 8an Donostiako Aquariumean. Selma Huxley ikertzailearen semea izateaz gain, Barkham, Ternuako Red Bay enklabean euskal baleazaleen omenez egin duten museoko sortzaile eta koordinatzaile izan da. Amaren bidea jarraituz balea arrantzuaren inguruko liburu eta ikerketa ezberdinak ere idatzi ditu. Euskaldunen presentzia ezinbestekoa azpimarratzen du eta Estatu Batuetako lehendakari izan zen Jeffersonen aipu bat gogorarazten digu: 'Euskaldunek hasi zuten guztia'.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
¿Tienes una suscripción de empresa? Accede aquí para contratar más cuentas.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.
Archivado En
Últimas noticias
Estados Unidos ataca al Estado Islámico en Nigeria tras las amenazas de Trump por los asesinatos de cristianos
Se eleva a 10 el número de fallecidos al volcar un autobús en Veracruz
La Fiscalía de Ciudad de México confirma que el hombre asesinado en la Zona Rosa era El Panu, jefe de seguridad de Los Chapitos
Navitrans, una cena de navidad para personas LGBT+ en condición de calle y trabajadoras sexuales
Lo más visto
- Víctor Bermúdez, profesor de Filosofía: “Hemos perdido el control del proceso educativo, lo que damos en clase es en gran medida un simulacro”
- Zelenski confirma que cualquier pacto con Rusia deberá ser ratificado en referéndum
- La revalorización de las pensiones queda en el aire por la negativa de la derecha a apoyar otras medidas sociales
- “Un jardín con casa, no una casa con jardín”: así es la premiada vivienda de 146 metros cuadrados que se camufla con la vegetación
- TVE se reivindica (con pulla) en su gran noche televisiva




























































