Aktore lanetan 'Hasiberriak'
Martxan jarri da jada ETB-1en apiriletik aurrera ikusiko den telesail berria
Ikuslego gaztea berreskuratu, Goenkaleren jarraitzaileen fideltasuna galdu gabe. Hori da Hasiberriak telesailak duen erronka. Horretarako martxan jarri zuten pasa den urtarrilean casting erraldoia. Orain, aukeratutako bost aktoreak ezagutu dira, eta telesaileko lehen atalak martxan daude Donostian espreski moldatutako platoetan. Mikel Antero, Koldo Arrillaga, Edurne Azuara, Naiara Ainhoa Etxeberria eta Saioa Garcia dira Jokin, Galder, Lorena, Annette eta Itzi, Pausokak ETBrentzat ekoiztutako telesail honetan.
Unibertsitatea
Oraingoan, telesail ospetsuko bost gazteen bizitza berria izango da gunea, haiei ere, unibertsitatera joateko ordua iritsi baitzaie. Elene, Olga, Teresa, Julen eta Guti Donostian daude ikasten, eta arrazoi bat edo besteagatik denek bertan bizitzen bukatuko dute.
Gidoigile talde batek istorioak lantzen ditu udatik hona, eta dialogisten buru Harkaitz Cano dago 'Dialogista taldean idazle garrantzitsuak daude: Jasone Osoro, Julen Gabiria eta Jon Muñoz itzultzailea adibidez. Gure erronka nagusia jerga bat sortzea da, eta denbora beharko dugu ikusteko honek funtzionatuko duen ala ez. Ikerketa lana dago herrietako hizkera aztertzeko. Gazte jendearen hizkerarekin konektatzea da gure helburua'.
Goenkaletik datorren Aintzane Gamizen ustetan, bi telesailen arteko ezberdintasuna 'erritmoan eta hizkuntzan dago. Sekuentziak motzagoak dira, elkarrizketak ez dira hain luzeak eta atalek erritmo handigoa dute. Hizkera ere ezberdina da, gazteok erabiltzen dugunetik gertuago dagoena'.
Naiara, Saioa, Mikel eta Edurne hasiberriak dira telebistan. 'Mundu honi buruz neukan kuriositatea baztertu dut, badakit zer den eta gustatzen zait grabaketak gogorrak diren arren. Zeren zure testuarekin zatoz, entseiuak egin, gero platoko mugimenduak, testuak bota behar dituzu... ez daukazu ia denborarik eta askotan sekuentziak jarraian egin behar dira beti pentsatuz askoz hobe egin dezakezula' Saioak dioenez.
Telesailaren zuzendari lanetan Javi Vicuña dago eta aktoreak zuzentzerako orduan zailtasun nagusia 'aktoreek etorburua eta formazioa ezberdina dutenez, gure telesail moduari moldatu eta erritmoa egokia ematea dela' dio.
Aktore berriei buruz, ez du zalantzarik: 'helburuak gainditu dituzte eta oso pozik gaude castingeko emaitzekin. Entseiuei esker grabaketetara maila handiekin iritsi dira, eta egunero pertsonaia hobe lantzen dute eta oso pozik gaude aktoreekin'.
Baina, badira esperientziadun pertsonak ere. Martxelo Rubiok Goenkalen burututako papera berreskuratuko du 'Itxura ona dauka telesailak ilusioa ikusten dudalako inguruan. Errodatzeko era Goenkaleren antzekoa da, nahiz eta honek kolore eta erritmo gehiagorekin'.
Telesaila Goenkaleren ondoren emitituko da, beraz, prime-timean ematen diren gainerako telesail eta saioekin lehiatu beharko du. Telesailak 75 atal iraungo ditu hasiera batean, nahiz eta arduradunen helburua denboran aurrera jarraitzea den audientzien laguntzarekin.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
¿Tienes una suscripción de empresa? Accede aquí para contratar más cuentas.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.
Últimas noticias
La justicia francesa condena al PSG a pagar a Mbappé 60 millones de euros por salarios y primas impagados
“Ale, homófobo”: Ruibal responde en Vallecas a un aficcionado que le pide que se pinte las uñas
Los otros héroes que murieron en el atentado de Sídney: Boris y Sofia Gurman, la pareja de judíos que trató de detener a uno de los asaltantes
El sindicato de los árbitros responde a Florentino Pérez: “El arbitraje no puede ser utilizado como excusa de malos resultados deportivos”
Lo más visto
- La UCO precipitó la detención del expresidente de la SEPI porque se percató de que lo seguían cuando iba a una cita con Leire Díez
- Un trabajador de Acciona asegura que fue el exdirector de Construcción quien le sugirió colaborar con Servinabar, la empresa a la que la UCO vincula con Cerdán
- La jueza de la dana declina citar a Sánchez porque no consta que estuviera informado “en tiempo real” por Mazón como Feijóo
- Eurovisión 2026 cierra la lista de sus países participantes, la cifra más baja desde 2004
- La UE eleva la presión sobre Venezuela al prorrogar las sanciones al círculo de Maduro en plena escalada de Estados Unidos




























































