Kolore moreko amarauna
'Sareinak' blog berria zabaldu dute, literatura, feminismoa eta euskara uztartzeko asmoz
Feminismoa eta euskara eskutik helduta heldu dira blogosferara. Literaturan espezializatutako hiru irakaslek eta kazetari batek Sareinak izeneko bloga abiarazi dute eibar.org domeinuan, literatura, feminismoa eta euskara oinarritzat hartuta.
"Euskal emakume idazleei buruzko zenbait topaketetan elkarrekin parte hartu ondoren, duela hilabete batzuk teknologia berrietan oinarritutako zerbait egitea erabaki genuen, nork bere ikuspuntutik eta ahalik eta jenderik gehienaren iritziak biltzeko asmoz", azaldu du Iratxe Retolaza irakasleak.
Retolazarekin batera, Gema Lasarte kazetaria eta Josune Muñoz eta Amaia Alvarez irakasleak arduratu dira Sareinak bloga Interneten esekitzeaz. "Lekeitioko portuan sareak josten zituzten emakume saregin edo saregile haien antzera, guk ere feminismoa eta literaturaren sarea hedatu nahi izan dugu Interneten, eta gainera euskaraz", zehaztu du.
Sareginei dagokien portu giroa ere blogaren espirituarekin bat datorren ezaugarria da, Retolazaren esanetan, "portua mundura zabalik dagoen espazioa baita, plazako esparru itxiaren aldean". Horrexegatik aukeratu zuten Lekeitioko portua duela hamar egun Sareinak bloga aurkezteko.
Handik hona, feminismoa eta literaturaren arteko harremanak aztertzen dituen euskara hutsezko lehen blog hau emakumeen sormen lan isila erreibindikatzen duten testuez osatu da. "Ildo honetan gogoratu behar da, sareginak, emakumeak izateaz gain, kostaldeko ahozko literatura mantentzeaz arduratzen zirela, lanerako jostagarri moduan erabiltzen zituzten kantu, ipuin eta abarren bidez", azpimarratu du Retolazak.
Sareinak bloga zazpi ataletan banatuta dago. Gure iritzia apalean izenekoan, Amaia Alvarezek eta Josune Muñozek euskal literaturaren kanonak ezarri duen genero-diskriminazioa aztertu dute, Euskal Herriko emakumeen lan literario tradizionala "pribatua" eta "pasiboa" izan dela adieraziz. "Historian sartu behar ditugu emakumeak garai batean bertatik atera zituztelako", diote, Bizenta Mogelen salbuespena -"eskolak ematen ibili zen eta itzulpenak egin zituen Bizkaiko Aldundirako"- azpimarratuz.
Feminismoen historiak delako atalean, Iratxe Retolazak nazioarteko joerak laburbiltzen dituen Rosemarie Putnam Tong-en Feminist Thought liburuaren balioa aldarrikatu eta hurrengo asteetan atalez atal laburbilduko dela aurreratu du. Leihotik begira atalean, azkenik, Gema Lasartek Ana Urkizari egindako elkarrizketa irakur daiteke, Ondarroako idazleak zortzi euskal emakume sortzaileren gainean plazaratutako Zortzi unibertso, zortzi idazle liburuari buruz.
Horrez gain, Sareinak blogak bi literatur kritika mota desberdin eskainiko ditu: Magalpetatik atalak euskal literaturari buruzko kritika literario feminista eskainiko du, eta Mundu-mundukak nazioarteko literaturei buruzkoa.
"Testu guztiak blogerako sortutakoak dira, eta esperientzia honek lortzen duen harreraren arabera, litekeena da monta handiagoko proiektuak ere martxan jartzea", esan du Retolazak.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
¿Tienes una suscripción de empresa? Accede aquí para contratar más cuentas.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.
Archivado En
Últimas noticias
El descarrilamiento del Tren Interoceánico alimenta las críticas de la oposición y señalamientos contra el proyecto
Detenido un implicado en el homicidio de Carlos Manzo que participó en el chat donde se planeó
El Gobierno de Gustavo Petro incrementa más de un 23% el salario mínimo en Colombia: queda en dos millones de pesos
El Cartel Jalisco secuestra empresarios y clona coches militares en su último golpe en Chiapas
Lo más visto
- La Audiencia Nacional avala la decisión de Robles de retirar el nombre de Franco a una bandera de la Legión
- Trump anuncia la destrucción de una instalación de producción de drogas en Venezuela
- Rusia amenaza con romper las negociaciones tras acusar a Ucrania de atacar una residencia de Putin
- La larga sombra del hijo único: China paga con una crisis demográfica su mayor experimento social
- Alain Aspect, Nobel de Física: “Einstein era tan inteligente que habría tenido que reconocer el entrelazamiento cuántico”




























































