Susak poema errezitaldi birtual batez ospatu du 250. 'Emailuak'
Susa argitaletxeak poema errezitaldi birtuala antolatu du, asterik aste posta elektronikoz zabal-tzen duen Literatur emailuak albistegi literarioaren 250. edizioa ospatzeko. Oraingo honetan, bost izan dira aukeratutako idazleak, eta bakoitzak bere azken liburuko zortzi poema irakurri ditu Susa argitaletxearen webgunean (www.susa-literatura.com) esekitzeko.
Horrela, Edu Zelaietak Mugaldekoak liburutik irakurri ditu poemak, Paddy Rekaldek Bilbo dub kronikak-etik, Xabi Bordak Birika zatiak-etik, Gotzon Barandiaranek Arrakalak izenburukotik eta Leire Bilbaok Ezkatak liburutik. Ordubete inguruko errezitaldi honen bitartez, Susak idazle hauen lanak hurbildu nahi dizkie Interneten aztarrika dabiltzan literaturzale guztiei.
Susa argitaletxea 2002ko urtarrilean ekin zion Literatur emailuak argitaratzeari, eta harez geroztik, ez du behin ere hutsik egin ostegun-ostegunero literaturzaleekin duen hitzordu birtual honetan.
Ekimenaren 100. alean -2003ko abenduan-, Pako Aristi, Jon Benito, Igor Estankona, Juanra Madariaga, Miren Agur Meabe eta Kirmen Uribe poetei luzatu zieten beren poemak grabatu eta Interneten esekitzeko gonbidapena.
"Orokorrean, oso ideia ona iruditu ohi zaie idazleei, eta oso gustura egiten dituzte grabaketak", azaldu du Gorka Arrese. Susa argitaletxeko arduradunak.
Nolanahi ere, errezitatzea ez da kanpotik ikusita uste daitekeen bezain samurra. "Haiek ere jakinaren gainean daude, baina nire ustez, idazleek egiten duten ahaleginak eta azkenean eskaintzen dugun audiozko emaitzak esfortzua egitea merezi du", gaineratu du.
Sei urteko ekimena
Audiozko testuak Interneten esekitzeko asmoa Susaren webgunea sortu zen garai berean mamitu zen, audioen atala 2000 urtean abiatu baitzen. "Webgunea sortu genuelarik, webak audiozko argitalpenak plazaratzeko eskaintzen dituen erraztasunez ohartu ginen, eta abantaila horretaz baliatuta, audizko edukiak instalatzeari ekin genion", gogoratu du Arresek.
Denboraren poderioz, Susa argitaletxearen webgunea euskal poeten lan eta ahotsen gordailu bihurtu da. Bertan, gaur egungo euskal idazleen poema errezitatuez gain, gerra osteko poetarik garrantzitsuenen ahotsak ere en-tzun ditzakegu, hala nola, Gabriel Aresti, Bitoriano Gandiaga edota Joseba Sarrionaindia, besteak beste.
"Gabriel Arestiren poemak, Nire aitaren etxea ospetsua barne, aspaldi- aspaldikoak dira, eta Patxi Mujika eta Jesus Mari Olanoren 1964 eta 1966ko grabazioei esker iritsi dira gaurdaino", azpimarratu du Susako arduradunak. Lizardi, Orixe eta Salbatore Mitxelena bezalako poeta klasikoen kasuan, testuak Koldo Izagirre idazlearen ahotsean entzun daitezke.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
¿Tienes una suscripción de empresa? Accede aquí para contratar más cuentas.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.
Archivado En
Últimas noticias
El descarrilamiento del Tren Interoceánico alimenta las críticas de la oposición y señalamientos contra el proyecto
Detenido un implicado en el homicidio de Carlos Manzo que participó en el chat donde se planeó
El Gobierno de Gustavo Petro incrementa más de un 23% el salario mínimo en Colombia: queda en dos millones de pesos
El Cartel Jalisco secuestra empresarios y clona coches militares en su último golpe en Chiapas
Lo más visto
- La Audiencia Nacional avala la decisión de Robles de retirar el nombre de Franco a una bandera de la Legión
- Trump anuncia la destrucción de una instalación de producción de drogas en Venezuela
- Rusia amenaza con romper las negociaciones tras acusar a Ucrania de atacar una residencia de Putin
- La larga sombra del hijo único: China paga con una crisis demográfica su mayor experimento social
- Alain Aspect, Nobel de Física: “Einstein era tan inteligente que habría tenido que reconocer el entrelazamiento cuántico”




























































