Gipuzkoako euskal libururik irakurrienaren egilea
Joan den asteazkenean, hilak 5, berrehun urte bete ziren Frantzisko Inazio Lardizabal euskaltzale zaldibiarra jaio zela. Haurtzaroa Txindoki mendiaren itzalpean eman zuen, eta herriko eskolan oinarrizko heziketa hartu ondoren, gaztaroko urte gehienak Lazkao, Burgos eta Madrilen egin zituen apaiz ikasketak osatu arte.
Lazkaoko karmeldarren ikastegian, Frai Bartolome Santa Teresa izan omen zuen irakasle. Markinarrak Euscal Errijetaco olgueeta eta dantzen neurrizco gatz-ozpinduba argitaratua zuen 1816an, orduko erromerietan gertatzen ziren gehiegikeriak fedearen bidez zuzentzeko asmoz, eta honen idaztankera sendo eta naturalak arrasto sakona utzi zuen, adituen iduriko, Lardizabalen geroko testuetan.
Apaiz ordenatu eta berehala, jaioterriko erretore izendatu zuten Lardizabal. Karguak eskaintzen zizkion hutsarteak aprobetxatuz, Gipuzkoako euskal liburu klasikorik irakurriena idatzi zuen, Testamentu Zarreco eta Berrico Condaira izenburukoa.
Lardizabalek liburuaren sarreran aitortu zuenez, idazlan honen oinarria "Franciaco Apaiz Larreguic, orain irurogeita amar urte diralarik, argitaratu zuen Testamentu zarreco eta berrico Historia" izan zen.
Zaldibiko erretoreak Tolosako Gorosabel liburugilearen etxean inprimarazi zuen 1855. urtean Testamentu Zarreco eta Berrico Condaira. Hilabete gutxi batzuk geroago, Lardizabal izurriteak jota hil zen.
Koleraren izurritea izan omen zen XIX. mendean Euskal Herriak eta mendebaldeko Europa osoak pairatu zuen arazo epidemiologikorik larriena. 1832an azaldu zen estreineko aldiz, eta hilkortasun tasa handiko eritasuna hil zen, gaixotutakoen artean bostetik bi hil egin baitziren.
Izurritearen hurrengo agerraldia 1855.eko abuztuan detektatu zen. Zaldibiko erretorea izan zen -herriko gaixoei laguntzeagatik, antza- kolerak Gipuzkoa aldean eragin zituen lehen biktimetako bat, hilaren 5ean hil baitzen, 49 urte besterik ez zituela.
Handik gutxira, Gipuzkoako Batzar Nagusiek zaldibiarrak argitaratu gabe utzi zuen Gramática Vascongada inprimatu eta herriko eskola guztietan banatzeko konpromezua hartu zuen Lardizabal handiaren omenez.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
¿Tienes una suscripción de empresa? Accede aquí para contratar más cuentas.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.
Archivado En
Últimas noticias
El reconocimiento israelí de Somalilandia agita el Golfo por sus implicaciones estratégicas
Así ha sido 2025: euforia por la inteligencia artificial, el Sabadell resiste y el BCE pisa el freno
La justicia anula el despido de una directiva de un laboratorio que fue sustituida por un hombre sin justificación
El PP rechaza el pacto de Trabajo y los sindicatos para ampliar el permiso de fallecimiento a diez días
Lo más visto
- La Audiencia Nacional avala la decisión de Robles de retirar el nombre de Franco a una bandera de la Legión
- Trump anuncia la destrucción de una instalación de producción de drogas en Venezuela
- Rusia amenaza con romper las negociaciones tras acusar a Ucrania de atacar una residencia de Putin
- Alain Aspect, Nobel de Física: “Einstein era tan inteligente que habría tenido que reconocer el entrelazamiento cuántico”
- Recuperado el cadáver de la niña de la familia española desaparecida tras un naufragio en Indonesia




























































