Bukowski eta Maiakovski
Aspaldi nuen gogoa Harkaitz Canoren Norbait dabil sute-eskaileran liburua irakurtzeko eta hari buruz jarduteko. Idazleak berak bidalita ezagutzen nituen aurretik poemaren batzuk eta haiek jakin-min handia piztu zidaten.
Agian, aurten agertu diren liburuen artean, handia da Canorena. New Yorkeko gertakizun ikaragarrien ostean emozio handiz ekin diot liburuaren irakurketari. Eta sentipen desberdinak jaso ditut.
Irakurketa oharrak egiteko dudan koadernoan hauxe idatzi nuen irakurtzen ari nintzen artean: 'Unea. Ironia. Ahotsak. Mugimenduak'. Eta hitz horietan laburtu badut ere liburuak sortu didan sentipena ez da nahikoa ematen duen guztia azaltzeko orduan. Mugimenduz beteriko lana da, mila ahots eta mila jende desberdinez habitaturiko lur eremua. 'Dardararen' interpretazio bat azkenik, 'dardara' gorputz eta arimaren mugimendu etengabea.
Harkaitz Cano
Norbait dabil sute-eskaileran. Susa, Zarautz, 2001, 95 or.
Gogoangarria da paratestu gisa, kontrazalean jarri den poema: 'Poema liburu on batek izan behar luke / arrain kutxa bat bezalakoa // Fosforo eta kaltzio iturri elikagarri freskoa. // Edo izu-laborriz harengandik ihesi / ateratzeko sentipena / sortzen duen deskarga'.
Bizitza bezain freskoa
Ezagunak nituen poemak errealismo zikinaren aldekoak ziren eta liburu horrenbestean estimatzen dudan jendez eta giro desberdinez osaturik agertzen zen, eta hor dagoela uste dut testuaren meriturik handienetako bat, bizitza bezain freskoa da hor agertzen den tapiza. Bukowski, beraz.
Baina, hori poemategiaren hirugarren parteko jarduera da. Bigarren aldean, gehiago dira pintura eta poesia modernoaren omenaldiak, ikuspegi desberdinak hiria ezagutzeko, formak eta koloreak, aldi berean. Poema liburuan, eta batez ere hasieran, surrealismoaren iruditeriaren bidea aurkitu dut askotan erabilia. Dardara azaltzeko poeta errusiarra bezain gidari hoberik ez omen dago. Maiakovski beraz.
Poemen esaldi asko borobilak dira, idazlearen etorria eta errejistro aberatsak erabiltzeko eskua agerian geratzen delarik, baina poemen luzaeran galdu dut ene burua. Ezin da ukatu anbizioz eta gogo handiz egindako poema liburua dela eta, neurri berean, fruitu ederrak ematen dituena.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
¿Tienes una suscripción de empresa? Accede aquí para contratar más cuentas.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.
Archivado En
Últimas noticias
Lotería Nacional: sorteo del jueves 25 de diciembre
Respaldo del PP y críticas de la izquierda al discurso de Navidad del Rey
Tres de cada diez empleadas de hogar trabajan sin evaluación de riesgos por parte de sus empleadores
Feijóo entrega a la jueza los ‘whatsapps’ que recibió de Mazón el día de la dana
Lo más visto
- La revalorización de las pensiones queda en el aire por la negativa de la derecha a apoyar otras medidas sociales
- Juan Carlos Ferrero: “Más que dolor, siento pena; los finales siempre son tristes”
- El líder groenlandés responde a Trump: “Groenlandia es nuestro país. Nuestras decisiones se toman aquí”
- La cúpula de Vox votó por unanimidad la destitución de Javier Ortega Smith
- Los ‘whatsapps’ de Mazón a Feijóo del día de la dana: “Un puto desastre va a ser esto presi”




























































