Kartzelarena
IBAN ZALDUADuela urte batzuk, kartzela batera joan zen unibertsitateko irakasle bat, han zegoen preso bati tutoretza egitera. Demokrazia betean ginen; GALekin inolako loturarik ez zeukan PSOE zegoen, oraindik, agintean. Telebistan ohikoak ziren Expoari eta Olinpiadei buruzko saio triunfalistak.
Sarrera-tramiteak amaiturik, funtzionario batek komunikazio-gelara eraman zuen. Kristal lohitsuaren beste aldean azaldu zen ikasle presoa. Argal-argala zegoen, txandal zimurtu batez jantzia. Agur alai bat heldu zitzaion haren ahotik; ondoren, kortesiazko galdera-erantzunak etorri ziren. Presoaren ahotsa nekez heltzen zitzaion, baina hala eta guztiz ere Goi Erdi Aroaz, errotez, eta golde mota ezberdinez hitz egin ahal izan zuten. Eta baita ziegetan izaten ziren miaketez, lapurtzen zizkieten liburuez, estudiatzeko zeuden zailtasunez ere. Hamar minutu igaro ziren. Arrapaladan hitz egiten zuen presoak.
Halako batean, funtzionarioa atzera sartu zen komunikazio-gelara. Barkatzeko, baina ezin zutela elkarrizketa hura euskaraz eduki. Irakasleak, ahal izan zuen moduan, gai hura euskaraz irakasten zuela azaldu zion funtzionarioari, eta, beraz, naturala zela tutoretza hizkuntza horretan egitea. Ez zion aipatu zer pentsatzen zuen egiten ari ziren grabazioaren zilegitasunari buruz. Ez zen ausartu. Funtzionarioak temati segitzen zuela ikustean, kartzelako zuzendariarekin egon nahi zuela esan zion.
Hara lagundu zuten. Bulegoan sartu, eta eskua luzatu zion aulkitik ere altxatu ez zen zuzendariari. Artega, arazoa azaldu zion. Zuzendariak ez zuen ezer esan berak amaitu arte, eta orduan, ahapeka, zuzen zegoela onartu zuen, ez zegoela arrazoirik elkarrizketa hura euskaraz ez izateko, eta behar ziren aginduak emango zituela.
Eskerrak eman zizkion irakasleak, eta komunikazio-gelara itzuli zen; behean itxaroten zion funtzionarioaren haserrea nabaria zen. Berriro hasi zen ikaslearekin hizketan. Baina bost minutu beranduago bi funtzionario sartu ziren, eta gaztelaniaz jarraitu beharko zutela adierazi zioten. "Pero, si acabo de estar con el señor director, él mismo me ha dicho...". "Ha vuelto a llamar. Deben continuar en castellano". Hori ezinezkoa zela esan zuen irakasleak, berriro egon nahi zuela zuzendariarekin. Kartzelatik alde egin zuela erantzun zioten, ez zela arratsaldea arte itzuliko. Presoa oso haserre zegoen ordurako. Baldintza horietan, tutoretzari uko egin behar ziola esan zuen. Sendoa zen haren ahotsa. Irakasleak ulertzen zuela erantzun, eta agurtu egin zuen, totelka. Ez zuen jakin handik irtetean isuri zituen malkoak amorruzkoak, ala ezintasunezkoak izan ziren.
Irakasleak eskutitz bana idatzi zien egunkari handi baten zuzendariari eta Espainiako Arartekoari, gertatutakoa kontatuz. Karta argitaratu zioten, eta Arartekoaren bulegotik alferrikako hitz zintzoz beteriko erantzuna heldu zitzaion. Hurrengo hiru urteetan ez zuen presoei tutoretzak egiteko baimenik jaso Instituciones Penitenciarias-etik. Ez zizkioten sekula motiboak azaldu.
Urte batzuk geroago, ikaslea kartzelatik atera zela jakin zuen. Ez zuen karrera amaitu eta, izan ere, irakasleak ez du jadanik gogoan bere ikasgaia gainditu zuen ala ez. Ez zuen uste berriro elkar ikusiko zutenik, kasualitatez ez bazen.
Kasualitatea izan da, beraz. Herri horretako udal artxiboan ikerketan jardun ondoren, trena hartzera abiatu da irakaslea. Presoen eskubideen aldeko kontzentrazioa dago plazan. Hantxe ikusi du, pankartari eusten. Osasuntsuago dirudi. Txandalez jantzita jarraitzen du, oraingoak itxura hobeagoa badu ere.
Ez da ikasle ohia agurtzera hurbildu, nahiz eta emozio izpiren bat sentitu. Ez daki zer esan diezaioke, zertaz hitz egin dezakete. Ziurrenik, ez Goi Erdi Aroaz, edo goldaketa teknikez. Ezta goizean plaza horretan bertan izan den ETAren azkeneko atentatuaren aurkako kontzentrazioaz ere. Ez baitu han ikusi ikasle ohia.
Goizean bezala, plazatik alde egin du irakasleak, isilean. Goizean bezala, plazako arkupeak zeharkatzeko biderik laburrena aukeratu du. Laburrena, eta ilunena.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
¿Tienes una suscripción de empresa? Accede aquí para contratar más cuentas.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.
Archivado En
Últimas noticias
Trump nombra a Jeff Landry, gobernador de Luisiana, enviado especial para Groenlandia
Miren Ibarguren anuncia que está embarazada de su segundo hijo con Alberto Caballero
Del café del desayuno al champán en 21 minutos y una despedida por jubilación: la lluvia de millones en el centro de Madrid
La debilidad del dólar apuntala al peso mexicano en el último tramo del año
Lo más visto
- Así te hemos contado las elecciones en Extremadura | El PP gana en Extremadura con 29 escaños, pero necesitará para gobernar a un Vox que crece
- Los jueces del Tribunal Penal Internacional se rebelan ante las sanciones de Trump: “No hay que ceder”
- Oona Chaplin: “Le conté a James Cameron que vivía en una cabaña en los árboles y que estaba iniciando un proyecto de permacultura con una amiga”
- Fernando Blasco, matemático: “Ganar el Gordo es más difícil que encontrar un regalo escondido en un asiento del Bernabéu”
- Los resultados de las autonómicas en Extremadura, municipio a municipio




























































